miércoles, 30 de septiembre de 2015

IKTekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioak



Irakaskuntzaren “praktika onak” ordenagailuekin, hezkuntza erreferentzia printzipioak behar dituzte.

Gauza bat da teknologiak gelan erabilgarri izatea, hau ezinbesteko eta beharrezko baldintza bat da, baina, ez nahikoa, eta  beste gauza bat da, teknologien bitartez, kalitatezko irakaskuntza eta ikaskuntza pedagokikoa garatzea. Honekin, esan nahi duena da, ez dela nahiko didaktikoki ikasleek eta irakasleek ordenagailuak eta bestelako tresna digitalak erabiltzea, baizik eta, praktikak ere printzipio batzuei eta kalitate pedagoko bati erantzun beharko diotela.

60ko hamarkadaren lehenengo urteetatik hasi ziren  hezkuntza informatikoaren lehenengo esperientziak eta gaur egunerarte jakintza hori garatzen eta hartzen joan gara. Gehiagotan hartu ditugu, egindako akatsetatik eta ezjakintasunetatik ondo egindako gauzetatik baino, azken hauek, gelan teknologiaren erabileraren inguruko planifikaziorako, garapenerako eta proiektuak, ariketak eta jarduerak ebaluatzerako orduan kontuan izan beharreko irizpide eta printzipioak adierazten ditu.
 Hona hemen, irakasleek  teknologiekin planifikatzerako eta esperientzia hezitzaileak garatzen dituenerako kontuan izan behar dituen printzipio batzuk:

-       Lehenengo eta behin, argi izan behar dugu eta kontziente izan behar gara, ordenagailuak bere baitan, ez dutela irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzen. Sinismen okerra da pentsatzea, ordenagailuak sartzearekin bakarrik ikasleek gehiago ikasiko dutela edo hezkuntza prozesuak kalitate hobeagoa izango duela. Teknologia gelan sartzeak beharrezkoa izango du berrikuntza pedagogiko bat, horrela ikasleen errendimendua eta motibazioa hobetzeko.

-       TIC en efektu pedagokikoak ez daude teknologiaren edo erabilitako softwarearen menpe, baizik, gelaren inguru soziala eta antolatzailearen menpe eta baita ere, irakaslearen eta ikaslearen artean ezartzen den  komunikazio egoeraren menpe. Hau da, hezkuntza kalitatea ez dago zuzenean erabilitako teknologiarekin lotuta (audiobisuala, informatikoa edo papelean izanda ere) baizik, erabilitako irakaskuntza metodoaren araberakoa izango da eta honetan nola integratzen dugun teknologiaren erabilera ikasleek egin beharreko jardueretan.

-       Bigarrenik, esan beharra dugu, TICak irakaskuntza natural soziokonstruktibistaren garapenerako eta antolaketarako erabili beharko liratekeela. Konstruktibismo soziala, momentu honetan, hezkuntza ikerkuntzaren arloetan dagoen teoria psikologiko sendoena eta zabalduena da, Piaget, Vigotsky, Brunner eta beste hainbat teorialari anglosajoiek bermatutakoa, baita Espainolak ere. Eskolako hezkuntza, edukien prozesu eraikitzaile bat  izan behar da, non ikasleak jarduerak egitean dituen egoera problematioei modu kolaboratzaile baten aurre eginez, hauek izan litezke soziokonstuktibismoaren oinarriak. Ikaskuntza berriz, ikasleak momentu konkretu batean, bere esperientzia kontuan izanik, esanahien berreraikitze prozesu horri deituko genioke. Horregatik, teknologiak, posizio hauetatik, ez da izan behar irakaskuntza prozesuaren ardatza, baizik, eraki beharreko eta egin beharreko jardueraren elementu mediatzailea. Teknologiaren ekintzen garapenean, protagonista gizakia bera izan behar da, beste sujetu batzuen kolaborazioarekin.

Ideia hauek,  ordenagailuen bidezko irakaskuntza – ikaskuntza egoeren antolaketarako eta proiektu eta esperientzia berritzaile eta sendo askoren inspiratzailea izaten ari dira. Metodolia didaktiko batzuk proposatu dira, TICetan oinarrituta edo hauek euskarri moduan izanda, bere desberdintasunekin, planteatutako problema horiek egiteko behar duten aukeraketa, analisi eta informazioaren berreragiketa hori tresna informatikoen bidez taldeka egitea planteatzen da.
Interneten erabileran oinarritutako metologia batzuk, problemen ikaskuntza da (PBL), webquestak, proiektuen bidezko ikaskuntza (app), ikaskuntza zirkuluak edo CSCL( Aprendizaje Colaborativo a través del Ordenador) dira, ordenagailuen ikaskuntza printzipioen aplikazioaren barnean.

-       Hirugarrenik, teknologia informatikoa, papelekoaren edo audiobisualaren desberdintasunean, manipulatzeko, gordetzeko, antolatzeko eta berreskuratzeko aukera ematen du, guzti hori modu erraz eta arin batean.
Bideoen edo liburuen informaziora sartzeko jartzen dituzten zailtasunen aurrean, interneta eta diska digitalak datu pila gordetzen dituen errekurtsoak dira.  Horrela ikaslearen gaitasunak eta inforamzioaren erabilera inteligentea ahalbidetuko da.
Gaitasun hauen garapena, jakintza bat erakitzen duenean edo praktikan jartzen duenean bakarrik emango da eta arazo horri irtenbidea aurkitzeko erabaki egokiak dagokionarengan. Horretarako internetaren erabilera egingo du, horrela, informazioa aztertu, eta diskriminatzen ikasiko du eta lan pertsonala eraikiz informazio posible guztia sortuko du, horri, formato testuala, gragikoak edo multimedia sartu beharko dio eta azkenik bere web orriaren bitartez, aurkezpen multimedia, edo poster baten bitartez zabaldu beharko du. Informazioaren erabilera inteligentea egiteko garatu beharreko atalak dira horiek.  Prozesu hau ez dago konpetentzien garapenaren irakaskuntzaren metodotik aparte eta Lehen Hezkuntzako eta Bigareen Hezkuntzako kurrikulumetan gehitua izan da, orain ez dela asko.

-       Azkenik, aipatu beharra dago, teknologia digitalak sujetuen arteko komunikaziorako errekurtso boteretsuak direla ( ikaslearentzako irakaslearentzako bezala) bai geografikoki hurrun daudelako edo baita denboran ez dutelako koinziditzen. Zentzu horretan TICak kolaboratiboki beste ikasle talde batzuekin lan egitea ahalbidetzen dute, hurrun daudenak beste leku batean edo denbora eta espazio desberdinetan daudelako.
Posta elektronikoa, foroa, txatak edo bideokonferentziak dira errekurtsoetako batzuk jardueren garapena posible egiten dutenak.
 Irakasleen arteko, materialaren, unitate didaktikoaren edo esperientzia pedagogikoen         trukaketak , web edo espazio birtualen bidez  erraztu daiteke. TICak aurreko beste teknologiekin alderatuta, bai papelekoarekin eta bai audiobisualarekin, esan daiteke, informazioaren zabaltzearen soportea izateaz gainera, interakzio edo elkarrekintza komunikatiboa gehitzen duten errekurtsoak dira.


Dekalogo baten antzera, “praktika onak” planifikatzeko, irakasleak teknologiekin.

Aurreko lau printzipio horietatik, orientazio edo gomendio praktikoen multzoa dugu hemen, gelan teknologien erabilera praktikoan oinarritutako gidaren irizpide moduan erabili ahal izateko.

-       Nabarmenena edo garrantzitsuena beti hezkuntza izan behar da eta ez teknologia. Horregatik irakasle batek TIC en erabilera planifikatzen duenean, beti izan beharko du kontutan zer ikasiko duten ikasleak eta teknologiak norarteko laguntza diren ikasleen ikaskuntza prozesua eta kalitatea hobetzeko.

-       Irakasle bat TICen kontziente izan behar du eta ez dutela erabateko efektibitatea hezkuntzarekiko argi izan beharko du. Eta beraien kasa, ez dute  hezkuntza berrikuntzarik ekartzen. Ordenagailuen erabilera hutsak ez du esan nahi irakasle hobeagoa edo txarragoa denik eta ezta ikasleen motibazioa hobetuko duenik, eta beraien errendimendua eta interesa hobetuko duenik ere.

-       Metodo edo estrategia didaktikoa da planifikatutako jarduerekin batera era bateko edo besteko ikaskuntza bultzatzen dutenak. Metodo erakusgarri batekin TICen erabilera bultzatuko da eta hauen erabilera ere. Irakaskuntza metodo konstruktibista batekin, TICak,  aurkikuntza bidezko hezkuntza prozesua errazten dute .

-       TICak arlo desberdinetarako ( matematika, lengua, historia…) errefortzu bezala erabili behar dira eta baita teknologia digitalari lotutako konpetentzia zehatz batzuk lortzeko eta garatzeko ere.

-       TICak  bilaketarako, kontsultarako eta informazioa sortzeko erabiliak izan daitezke eta baita beste pertsona batzuekin erlazionatzeko eta komunikatzeko. Hau da, bultzatu behar duguna da, ikasleak TIC jarduerak garatzea bai inteligentzia naturalean eta bai interakzio sozioalean ere.

-       TICak lan indibidualerako erabiliak izan daitezke eta baita prozesu kolaboratzailearen garapenerako prozesuetan ere , presentzialki nahiz birtualki.

-       Jarduera bat, unidade didaktiko bat, proiektu bate do hariketa bat  planifikatzen denean TICekin, argi azaldu behar da zein den helburua eta ikaskuntza eduki kurrikularra eta baita konpetentzia edo  zein gaitasun teknologiko/infomazional bultzatzen den ikaslearengan.

-       Ikaslean, informatika gelara eramatean, inpobisazioa sahiestu behar da. Oso garrantzitsua da denbora, ariketak edo jarduerak, ikasleen taldekatzeak eta lanaren prozesua ondo planifikatuak izatea .

TICen erabilera ez da kontsideratu behar, betiko irakaskuntzatik at dagoen prozesu bat bezala. Hau da, ordenagailuen erabileraren jarduerak integraturik egon behar dira erakusten ari garen eduki kurrikularretan.


Testu honen jarraipena nire taldekide Ainhoak  egin du, hemen ikusi dezakezue: Ainhoa
Olatz, Eneka eta Mirarik, gainontzeko taldekideak, beste testu batzuk irakurri eta azaldu dituzte.


jueves, 24 de septiembre de 2015

Web 1.0 eta 2.0 ezaugarriak



LA WEB 2.0 EN ESCENA.
WEB 2.0 COMES ON THE SCENE.

1.Sarrera eta 2. historia laburra.
Ezaugarriak:


web 2.0oaren ezaugarriak. Informazioa eta edukiak  konpartitzeko tresna bezala diseinatuta dago eta erabiltzaileari aukera ematen dio sortzeko. Ikaskuntza kooperatiboa lantzeko, tresna hauek baliagarria da.  web 1.0aren helburua ordea,   informatzea zen. Entziklopedia britanikoan, akatsak bilatu dira eta zalantzan jartzen da eduki hori aproposa den edo ez., guztia den baliozkoa edo ez.


Erabiltzailea interneten, gai da, alde batetik, informaziora sartzeko, aukeratzeko eta hau bere gustuen arabera sailkatzeko eta beste alde batetik, edukiak sortu eta publikatzeko . Aplikazio hauek erabiltzaileei lagundu diezaiokete nahi duten informazioa bilatzen.

 Zerbitzuen erabiltzea, nola eskeini zerbitzuak? googlek zerbitzuak eskaintzen ditu eta hau da eredu konsumista handienetako bat. Eskoletan gero eta gehiago ari da bultzatzen, software librea erabiltzeko.
Blogen erabilpenarekin,jartzen dugun  informazioa zuzendu eta aukeratu dezakegu.

 Laburbilduz, Web 2.0aren historia laburra,  elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitario baten lanaren islada da.

 3. Webaren ezaugarriak:

3.1. Modo de visualización
1.0 web-ean, gakoa nabegatzailea da. Eta web 2.on ordea, RSS lektorea da.
RSSaren abantaila da, informazioa gure ordez biltzen duela eta aukeratzen duela, eta nabegatzailean, erabiltzailearen beharra dago bilatzeko, aukeratzeko, eta informaziora sartzeko.
Sindicación de contenidos deitzen da informaziora sartzeko modu hau. Blogen erabilera masiboarekin sortu zen.

3.2 Editores

Baina informazioa sartzeaz gain, erabiltzaileak blogak idazten ditu, argazkiak hartu, bideoak grabatu eta komentarioak idazten ditu.
Web 1.0 berriz, editatzaileak dira (webmasters) eta 2.0 parte hartzaile denak dira erabiltzaileak . Erabiltzaileen parte hartze aktiboa serbitzu askoren esistentzia dira, horien artean, software soziala. Komunikazio eta beharren arabera oinarritzen diren tresnak dira eta askotan interes berdineko komunitateak osatzen dituzte. (Farmer eta Barlett-bragg (2005)).

3.3 Arquitectura:
(cliente servidor) arkitektura esaten zaiona, erabiltzaileak beste programa batzuei  eskaera egitean oinarritzen da (serbidorea), honek erantzuna ematen dio. Baina web zerbitzuak, dira erabiltzaireak erabili ahal dezaten aplikazioak dira, non web non, nabigatzaile batetik, web serbidore batera konektatu ahal diren internetera.
Web aplikazioak ezagunak dira, berriztatzeko erreztazunari eta web aplikazioak mantendu daitezkeelako software bat intalatu beharrik gabe.
Badaude aplikazioak, webmail, wikis, wblogs, lineako dendak, etiketatzea eta baita ofimatikoak ere, honen errepresentante ezagunenak, thinkfree eta online y goffice dira, hauek, dohako bertsioak dira.
Garaiko zeinua da, zerbitzu asko aplikazio itxiak izateari utzi eta posible dira ordenagailu pertsonaletan egotea.

3.4 Protagonistas.
Web 2.0 an, protagonistak erabiltzaile guztiak dira, edukiak elkarbanatzen dituzte eta edukiak sortzen dituzte. Berriz, 1.0 an bakarrik jakintza informatiko altua dutenek bakarrik erabiltzen zuten. Eta edozein erabiltzaile protagonista denean, konfiantza ematen dio eta inguratzen duenaren ganako konfiantza eta influentzia du. Bera ari baita informazioaren garaia edo era, kontrolatzen.

3.5 Egoera
Web 1.0an egoera estatikoa zen, eta 2.0 berriz dinamikoa eta jarraia izan behar du .Web orrietako  html-aren trantzizioari buruz gabiltza. Edozein erabiltzailerentzako eskura jartzen da edozein tresna, testu, argazki, bideo, audio... modu askotan konektaturik. 

3.6. Mínima unidad de contenido. 3.7. Modo
Guk zerbait konpartitzen dugunean intentzio bat jartzen diogu horri, guk online botaketa bat egiten dugunean adibidez, intentzio batekin egiten dugu. Nolabait, modu kontzientean egiten dugu.
 Bigarren modu bat, modu indirektoan eta zeharka egiten duguna, interneten edozein bilaketa egiten badugu, badaukagu aukera edozein sarreretan Like bat emateko aukera dugu, eta horrekin estadistika bat sortzen ari gara. 
Hirugarren modua, intentzio horrekin baina konpartitzeko helburuarekin daudenak, bere helburu finala konpartitzea da, honen adibide dira sare sozialak. 

4.Web-aren erabilera teknikoa
Blogaren manejua egiteko adibidez, horren atzetik, hizkuntza informatikoan definitzen eta egiten duten pertsonak daude. Oinarrizko informazio hori aldatu egiten da, erabiltzaileengana hurbiltzeko. Edozein tresna erabiltzen duguna, mailakatua dago, desestruktura mailak. Web 2.0ak gauza batzuk eskeintzen digu baina beti egongo da horren atzean, pertosna bat hori egingo duena edo diseinatuko duena. 

Elementu tekniko esanguratzuenak, SLATES akronimoaren barnean aurkitu genezake, (Search, Link,Authoring, Tags, Extensions, Signals). Web 2.0aren oinarriak dira. 

5.Web.3.0 ra bidean? 
Autore batzuk, Catone, Harris, Watson...ek pentsatzen dute 2010 eta 2020 bitartean garatuko dela esaten dute. Web.3.0ak berriz, espertuen buelta web-era.  «el retorno de los expertos a la web» (Keen, 2007). 
Arazoa da makinak, makinak direla, eta gizakiaren nahietara askotan ez dela egokitzen eta web 3.0an, nahi dena da, ordenagailuak jakitea guk zer nahi dugun. 3.0ak erabateko ordena ekarriko du eta erabiltzaileei lagunduko die, bilatzen ari direna zehazki bilatzeko. Zentzu semantiko hori bilatzen du.  

6. konklusioa: 
Amazon enpresari kritika.
Web 2.0a jendeak ez daki zer den, eta blogei eta wikiekin lotzen da. Blogetan eta wikian elkarrekin komunikatu egiten gara. Beraz tresna hobetu egiten da baina interneta aurretiaz badago, beraz, hobekuntza bat da.
Batzuek "segunda burbuja" bat sortzen ari dela diote,enpresa ugari sortzen ari direlako eta hauen elburua ekonomikoa besterik ez da, eta ez da pentsatzen izan dezakeen ondorioetan. Moda bat bezala funtzionatzen du, zertarako, pentsatu gabe. Gizartean duen eraginaz ez dugu pentsatzen.
Esaten da, igotzen den informazio guztia baliozkoa dela, baina gero iruzkin politikoak, akatsak eta horrelako gauzak igotzen dira, baliozkoak ez diren gauzak. 
Guztiok izan behar dugu eskubidea gauzak sortzeko, baina kontzientzia izan behar dugu igotzen eta publikatzen dugunaz.
Hezitzaileek, guztia hau menperatu behar dute, eta web 2.0aren atzean dagoen ardura guzti hori, hartu behar dutela. 



martes, 22 de septiembre de 2015

Konpetentzia digitala: Jordi Adell eta hausnarketa



Konpetentzia digitala: Jordi Adell

Konpetentzia digitala oinarrizko zortzi konpetentzietako bat da.
Lehen eta bigarren hezkuntzako kurrikulum guztiaren inguran informatu behar duen konpetentzia da, eta ez bakarrik gure herrialdean, baizik eta europear batasun guztian ere. Honek argi erakusten du, derrigorrezko hezkuntzak hezi behar gaituela gure bizitzan zehar. (Long life learning). Matematikak, linguistika... bezalako konpetentzia basikoak edo oinarrizkoak dira, eta hau horrela deitzen da; konpetentzia digitala eta informazioaren trataera. Konpetentzia digitala osatzen dutena  teknologia erabiltzen jakitea (manejar cacharros), baino aratago doa eta honako osagai  hauek izango lituzke:

1. Konpetentzia informazionala: Edukien multzoa da,  beharrezko gaitasun eta trebeziekin informazioa lantzeko eta informazioarekin lan egiteko.  Problema bat enuntziatzeko edo argitzeko, informazioa bilatu, gesnionatu, organizatu , aztertu , ebaluatu eta kritikatu egin behar da, ondoren informazio berria bilatzeko eta hau zabaltzen jakiteko.
Garai batean, ikusle kritikoak ginen, eta orain zineko autoreak gara, jada tresnak baditugulako.

2. Informatika edo tresna teknologikoen erabilera: Ez ditu bakarrik ordenagailuak inplikatzen, baita, argazki kamarak, liburu digitalak, gps-a... hau da inguratzen gaituen teknologia guztia eta gainera gero eta gehiago dena, eta gero eta dependentzia handiagoa dugu hauengan. Egokia denean eskuliburu edo gidaliburua irakurri gabe, hauek erabiltzen ikasteko modua hauek erabiltzea baita eta gai izan behar gara modu arrazional batean erabiltzen. Benetan interesgarria izango litzateke, tresna hauek beharrezkoak diren edo ez aztertzea eta ebaluatza. Teknologiei ez diegu era bateko probetxua ateratzen eta aldatzen ditugu, modarengatik.

3. Alfabetizazio anitzak: Gure mundua, gure gizartea, orain, ez da testu impresuaren gizartea, telebistaren asmakuntzaren garaitik, gizarte adiobisual, ikoniko... batean bizi gara eta hau izan beharko litzateke formakuntzaren helburua edo objektua, pertsonek beraien bizitzan zehar jasotzen duten informazio gehiena lengoaia hauen bitartez baita. Eta eskolak ez ditu ikusle kritikoak sortzen, ezta ahozko eta liburuen lengoaiarekin zerikusia ez duten ezer erabiltzen. Adibidez; komikaren lengoaia, argazkigintza, bideogintza, edo entzunezko lengoaia... hauek kurrikulumaren parte izan beharko lirateke. Baina ez bakarrik ikusle bezala, baizik eta autore bezala eta horrela aukera bat izango litzateke alfabetizazio anitzena.

4. Konpetentzia kognitibo generikoa: Hau, informazioa edukietan bilakatzea da. Arazoei aurre egitea, konpetentzien parte baita. Informazio asko dugu, baina hobeto informatuak al gaude?, ba al dakigu kritikoak izaten eta  informazioa diskriminatzen? ba al dakigu informazio hori edukietara bilakatzen?
Egin behar duguna da, aurrekik dakigun ezagutzarekin lotu, eduki berriak sortzeko eta informazio berria lortzeko.

5. Gizarte edo hiritargo digitala: Askotan, nahastu egiten dira, bizitza errealeko munduan bizitzeko preparazioa eta mundu birtualean bizitzeko mundu online hori. Ez dago jarraitasun soluziorik bata eta bestearen artean. Gure lagunak eta erlazioak berdinak dira mundu errealean eta mundu birtualean. Nerabezaroan arazoak egon ohi dira teknologiaren erabilerarekin (moving-arekin). Gizarte digitala izango litzateke, hiritar, libre, kritiko, integratu eta jokaera estandarreko gizarteko arauak errespetatuz, baina baita mundu digitalean ere. Facebook eta horrelako beste leku batzuk jada ez dira tresnak, lekuak baizik eta nola jokatu jakin behar da. Beraien identitatea aztertzen eta esperimentatzen ari diren gazteak askotan bakarrik daude, ez dakite nola jokatu egoera hauen aurrean, edo gaizki esplikatu zaie gauzak. Eta horrek eramaten du askotan, ez jakiteak zer igotzen den sarera, eta bizitza pribatuaren muga zein den ez kalkulatzen eta bizitza pribaturik ez izaten).

Eskola interesatu beharko litzateke ikasle hauei beharrezko formakuntza ematen, hiritar digital onak izateko, legalitatea errespetatzeko eta batez ere, beraien eskubideei balorea emateko hiritar digital bezala.

Estrategia digitalen barruak, estrategia didaktikoak daude, eta metodo didaktikoak izan behar dira hau lortzeko balio izan behar dutenak. Badakigu, haurrak gaudela hezitzen, ezagutzen ez dugun mundu baterako, baina orain ditugun erantzunak erakutsi behar dizkiogu eta honetarako beharbada balio izango digu horrek. Eta hau ikasteko modua praktika da eta metodoliga aktiboago bat.




Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu gisa prestatzeko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu barnean. Halaber, era horretako jokabideen eredua izateko irakasleak izan behar duen portaerari dagokio. Erabilera onargarriko politiken diseinu, erabilera eta errespetuari lotutako alderdiak biltzen ditu. Erabilera onargarri horrek hainbat alderdi hartzen du eraginpean: software-lizentziamendua, ziberjazarpena, informazioaren pribatutasuna, jabetza intelektuala, netiketaren erabilera, iturrien aipamena eta IKT baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin zerikusia duen oro. 



Hau gehiago sakontzeko, informazio gehiago dago baita ere hemen : 


Hausnarketa: Konpetentzia digitalen inguruan, guzti hau ikusi ondoren, konturatu naiz, uste nuena baino gehiago falta zaidala konpetente izateko mundu digitalean eta bakarrik alderdi bakar batean izan naitekeela konpetente,esatearako, tresnen manejuan, baina beste guztian asko falta zaidala konpetente izateko. Eta konpetente digitala izateak, hainbat aspektu edo alderdi hartzen dituela.
Honen garrantziaz ere ohartzeko baliagarria izan zait, izan ere, ez nuen pentsatzen horrenbesteko garrantzia zuenik konpetentzia digitalak eta aurretik aipatutako guztiak.

jueves, 17 de septiembre de 2015


2. Konpetentzia digitala
LH-ko irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dugu? Zer da konpetente izatea?
Konpete izateak ez du esan nahi soilik tresna, programa... bat erabiltzen jakitea baizik eta horiek nola erabiltzen irakastea eta besteei transmititzea baizik. Gainera, horrekin lotutako testuinguruetan mugitzen jakitearekin lotuta dago.
Bestalde, konpetentziarekin lotzen dugu teknologiarekiko mugak non daueden jartzea eta baita ere, besteei muga horiek erakustaraztea.
Irakasle izateko tresna batzuk dominatzen ditugu baina uste dugu bai ikasi beharko genukela gure ikasleek teknologia horien mugak pasatzean nola jokatu edota zein neurri hartu.  Honen bidez, gure konpetentzia maila igoko genuke.
Konpetentziak ez dira garatzen urte batetik bestera, bizitza guztian zehar baizik.Beraz, denbora behar dugu konpetete izateko. Hau dela eta, ezin dugu esan gauza batean onak garela.
-----------------
Bideoa:
¿Qué es la competencia digital? (egela)
Konpetentzia digitala lau adarretan banatzen da: Informazioa bilatzea, informazio horren analisia trasformatzea, ezagutzan bihurtu eta sortzearena, kritikoak izatea eta analitikoak izatea teknologiak erabiltzean nola ibili behar dugun. Beraz, bidirekzionala da ez soilik informazioa jasotzea, bueltatzea ere. Honekin lotuta, hezkuntzaren helburua  hezkuntza irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bidirekzionala izatea da, hau da, ikasleek ere parte hartzea.
Zein tresna erabili ditzakegu konpetentzia hori eskolan lantzeko?
  Irakasleak, kontuan hartu behar dituen kontzeptuak:
-Ikaskeek euren esperientzien bidez ikasi behar dute
-Talde lana bultzatzen duten lanak
-Iturri ezberdinak erabili behar dira
Klasean landutako kontzeptu orokorrekin hiztegi bat sortu
Blogak, diario moduan, klaseko lanak publikatzeko, sortzen dituzten objetu digitalak azaltzeko, web interesgarrien berri emateko, proiektuen berri emateko...
Foroak, debate foroak
Bideoak sortu, aurkezpenak eta horiek publikatzea eta konpartitzea
Ariketak planteatzea eurek informazio baliagarria bilatzeko.
Beste eskolekin erlazionatu proiektu ezberdinak lantzeko.
Arbel digitala, bideokonferentziak,txatak...
Ikasleekin komunikatu tutoria elektronikoen bidez. 
Web-quest-ak: 5 ataletan banatzen dira: testuingurua, sarrera, tarreak, errekurtsoak eta azkenik ebaluazioa. bertan dute behar duten guztia ikasteko, soilik interneterako konexioa behar da. Taldean edo indibidualki egin daiteke. Ebaluaketa tablak errubrika bidez azaltzen dira.
Hasiera batean egindako ariketak azaltzen ditu baina egro tresnak. beraz, tresnak erabiltzen jakiteak abakarrik ez digu konpetentzia ematen, zati txiki bat bakarrik. horiek zertan erabili eta egoera desberdinen aurrean erabiltzen jakin behar da, baliabide moduan erabili.

Gauko klasean landutako gaiak 1




What's on your mind?
Errealitatea tapatu, jendearen aurrean ondo geratzeko.
Pertsona askok beraien bizitzaren berri emateko beharra dute sare sozialetan. Ez dute beraientzat egiten edo beraientzat gauzak igotzen, besteentzat baizik, demostratu eta erakutsi beharra sentitzen dutelako.
Pertsonaren araberakoa da, muga non jartzea edo mugarik ez jartzea eta edozein gauza igotzea. lagunekin egonda eta hauekin zerbait egitean, normalean, ez duzu dena publikatu beharrik, edo ez da behar hori sentitzen baina askotan bakarrik zaudenean bai, edo jendeak gehienbat bakarrik dagoenean publikatzen edo igotzen ditu era horretako gauzak.(Beraien bizitza guztiz kontatuz).
Zerbait berezia egindakoan, argazki interesgarria edota eztabaida bat sor dezaketen argazkiak, interesatzen zaizkizun gaien inguruko argazkiak igotzen dituzu, muga bat jartzen badiozu zure buruari baina horrela ez denan, jendeak gosaltzen ari direla, edo zinean daudela... eta argazkiak igotzen dituzte, lehen aipatutako behar hori asetzeko.
Buruarekin igo behar dira gauzak, kontrolatuta eta horren kontzientzia izan behar dugu. Ezin dugu edozein argazki igo, eta legala den edo ez jakin gabe edo pentsatu gabe zer igotzen ari zaren eta baita ere, norbait gaizki atera ezgero argazki batean edo bere permisu gabe ez da igotzen argazkirik, guri ere ez ligukelako gustatuko bere lekuan egongo egongo bagina. Eta kontziente gara igotzen duguna gure erabakien esku dagoela. Argazki batzuk "diskriminatu" egin behar ditugu eta erabakiak hartu behar ditugu. 
(Aneren adibidea; haur baten argazki bat igotzerakoan lehen esan bezala, permisorik izan ez gero, ezin dugu igo, ez baita legala eta horrek kontzekuentziak ekar ditzake, gainera ez da etikoa hori egitea).
Askotan ez ditugu argazki asko igotzen gure bizitzaren pribatutan pixka bat izateko eta igo aurretik horretan pentsatzen dugulako. Arriskutzua ere izan daiteke mundu guztiak jakitea non zauden edo zertan zabiltzan.
Argazkia igo aurretik bitan pentsatzen dugu, ez dugu besteek egiten dutena egin nahi: gosaltzearen argazkia. Baita ere beldurra dugu besteek esango dutenaz. Beraz, kritikotasun batean aritzen gara, izan ere pentsatu egiten dugu, bestearen lekuan jarri... diskriminatu egiten dugu: hau bai eta hau ez. beraz gure bizitza digitala  kontrolatzen dugu, besteengan edota guregan ondorio txarrik ez izateko. Beraz, konpetentzia digitalaren zati bat lantzen dugu.
Guk kontzientzia kritikoa izanda, besteei transmititu diezaiokegu. (irakasle konpetentearen adibidea).
2. bideoa. avoidance, erika rotberd
Bikoteak ez du beraien artean hitz egiten. Isolamendua da gai nagusia, nola teknologiek isolatzen gaituzten (sotoko gizona). Ofizinako neskak lanari ematen dio preferentzia, amak deitzen dio baina ez doi hartzen. Lehehengo lana jartzen du,bere bizitzaren ordez eta horrela, bizitza errealetik isolatzen da.
Neskak ilehoriak, gainean argia zuena, neska prefektua, printzesaren papela egiten du.  Tabernara saartzean gizon bat printzipe modaun jantzita dago, baina gero gertatzen da gertatzen dena. Beraz, ez dira printzesa ipuinak existitzen, gainera, ez gara lehenengo bistan fijatu behar.  Dena ondo joango zait pentsatuz,  bere munduan mugirlduta dago ingurura begiratu gabe eta ez daki zer gertatzen ari den munduan.
Azkenik esan daiteke, sareak edo mundu digitalak isolatu egiten gaitu modu ezberdinetan: bikotearekin ez harremantzen, familia alboratzen, munduaren berri ez izaten, familian eta etxean gertatzen denataz pasatzen eta ez arduratzen...
---------------------------
TEKNOGRAFIETATIK ATERATAKO ONDORIOAK
-Alderdi fisikoaren galera.
-Ume txikiak telefonoak maneiatzen. txikitatik hori ikusi duelako daki, imitatu egiten du.
-Teknologiak generoa du? tabletak arroxak, hello kityarekin...Gameboy eta zergatik ez gamegirl?
La plancha, la lavadora.... neskak
el televisor, el dvd... mutilak
Nork jartzen dio generoa teknologiari?
-Harriskuak: dependentzia, kontrolatu gabeko publikatzea...
Teknologiaz ezin gara isolatu, gizartaren eragina gatik. Deskonektatzeko dirua ez izatea da modu bakarra, bestela oso zaila da guztiaz deskonektatzea.
kaleetan, autobusetan kamarak.. autobuseko txartela.. kontrolpean gaude, telefonoak gps-a...
----------------------------

martes, 15 de septiembre de 2015

Teknografia



Bideo honekin adierazi nahi izan dudana da, teknologiak aldatzen joan direla, hobetzen, baina horrekin batera dependentzia ere handitzen joan da eta hori ona al da?
Gaur egun gehienok mobilarekiko dependentzia izugarria dugu, eta internetarekiko. Interneta ordenagailuetan egotetik mugikorretara pasatu zen eta orain ezin gara egon  mugikorrean internetik gabe ezta egun bat ere.
Eta horregatik, bideo honetan, lehengo tresnen eta oraingoen konparaketa bat bezala egin dut baina baita konturatzeko nolako dependentzia dugun orain, lehengo tresnekin konparatuz.


Zein izan da zure esperientzia eta ibilbidea IKTekin?

Nik txikitatik izan dut lotura IKTekin. Idazmakina, telebista, ordenagailua, disketeak, casetteak, diskmanak, mugikorra,rebelatzeko argazki kamarak, bideo kamarak, kamara digitalak... 

Idazmakina, etxean ezagutu nuen, nire amak asko erabili izan duelako eta nik ere erabili izan dut, baina oso oso gutxi eta nire generazioan idazmakina bat aurkitzea oso arraroa zen jada.

Ikastolan, 4.mailan informatika irakasgaian hasi nintzen ordenagailuak erabiltzen,word erabiltzen eta acutype programarekin ordenagailuko teklatua erabiltzen  ikasteko programa zen  eta horrekin hasi nintzen ordenagailua erabiltzen. Hortik aurrera ikastolako lanak ordenagailuz egiten hasi ginen eta horiek gordetzeko disketeak erabiltzen genituen. 

Telebista ere etxean beti ezagutu dudan tresna bat izan da, "ipurdia" zuten telebistak ziren eta ez zeuden orain beste kanal baina beti eta leku guztietan ikusi dudan tresna bat izan da, tabernetan, etxeetan... 

Mugikorra, gogoratzen dudanetik beti ezagutu dut, baina nire lehenengo mugikorra 14-15 urtekin izan nuen, Nokia zahar bat nahiko lodia eta pantaila txiki batekin, gaur egungo mobil gehienak pantaila taktila dute eta askoz ere handiagoak dira. 

Rebelatzeko argazki kamarak asko erabili izan dira nire etxean, nire amak ikastolako bideoak eta argazkiak ateratzen zituen eta beti izan dugu etxean argazki kamara eta bideo kamara. Geroago digitalak irten ziren eta horiek,  gaur egun, asko erabiltzen ditut, batez ere argazki kamara. 

Musika entzuteko ezagutu nuen lehenengo tresna, kaseteak izan ziren, kasetea amaitzen zenean buelta emateko edo berriz hasteko,  boligrafo bic-arekin ematen genion bueltak zintari.  Ondoren dismanak erabiltzen hasi ginen, eta gaur egun mp3 eta mp4 ere badaude musika entzuteko.

Gaur egun, zer dakizu egiten teknologiekin?

Teknologiekin, ordenagailuarekin konkretuki, microsft office- eko programak gutxi gora behera erabiltzen badakit eta gero bai DBH-n eta hortik aurrera orain arte, bideoak editatzen, soinua editatzen, blogg bat sortzen ikasi nuen  aurreko IKTko klasean. Argazkiak editatzen ere ikasi nuen.

Mugikorrarekin ere hainbat gauza egiten ikasi dut, esaterako korreoa zabaltzen, argazkiak editatzen...



Prest al zaude konpetentea izateko mundu digitalean? Zein puntutaraino zara konpetentea?

Nik uste dut, teknologiak egunero aldatzen ari direla, aldatzen eta eboluzionatzen  eta hauetara moldatzen ari garela nahiz eta askotan ez konturatu, beraz, mundu digitalean konpontzeko, nire ustez, moldatu eta ikasi beharko dugu, eta irakasleak garen egunean ere tresna teknologikoak aldatuta eta eboluzionatuta egongo dira baina horietara moldatu beharko gara, mundu digitalean konpetenteak izan nahi badugu.
Momentu honetan, uste dut, mundu digitalean konpetentea izateko beste ez dakit, baina oinarrizkoarekin moldatzeko bezala bai behintzat.


BIDEOA:




martes, 8 de septiembre de 2015

Bueltan klasera



Egunon.
Nire lehenengo hitzak.

Gaur, irailak 8, IKT irakasgaiarekin hasi da eguna, eta nire lehenengo hitzak idazten ari naiz blog batean, espero dut, azkenak ez izatea.

Ikasgai honetan ez dakit  zer egingo dugun, baina, behintzat interesgarria izan da lehenengo klase hau, nola egin blog bat eta nola funtzionatzen duen ikustea gutxi gora behera.

Inoiz ez zait bururatu blog bat zabaltzea, agian, ez dudalako izan zer kontatu edo zer esan gai konkretu bati buruz, horregatik, hauek dira nire lehenengo hitzak.