2015eko irailaren 16a.
Gaurko saio teorikoa, bi zatitan banatua egon da. Lehen zatian, Big Bang data proiektuari buruz hitz egin dugu. Bigarrenean berriz, La promesa digital bideoa ikusi dugu.
Big Bang Data proiektua
Big Bang Data proiektua, arteetatik hasita, politika, ikerketa berrikuntza eta parte-hartzearen inguruan dauzkagun milaka datuen fenomenoan murgiltzen den proiektua dela esango genuke labur esanda. Gure eguneroko bizitzan, momentuoro datuak sortzen gabiltza; hala nola, interneten nabigatzean, mogikorreko GPS-a martxan jartzean, bankuko eragiketak egitean... horrela, datu horiek eta gehien bat datu horiek biltegiratzeko eta interpretatzeko gaitasunak sektore ekonomiko eta sozial ia guztiak aldatzen ditu. Honetan datza Big Bang Data proiektuak.
Centro de Cultura Contenporanea de Barcelona-k (CCCB) eta Telefonika fundazioak bultzatu duen proposamenak, Big Data fenomenoari buruz eztabaidatu eta gogoeta egin du, joera honen arriskuak zein diren azalduz, zaintza masiboa eta pribatutasun faltarekin batera. Gainera, ezagutza sortzeko erabakiak eraginkortasun handiz hartzeko eta demokrazia parte-hartzaileago bat lortzeko eskaintzen dituen aukerak azaldu ditu.
Aipatzekoa da adibidez, Smat Citizen Kit plataforma, hiritarrei aukera ematen die ingurumenari buruzko datuak bildu eta komunitatearekin partekatzeko.
Nazioarteko proiektu aipagarrienetako bat Safecast proiektua da. Fukuhsimako hondamendiaren ostean laponian eraikitzen hasi ziren erradiazio sentsoreen sarean datza. Honek duen informazio guztia modu irekian konpartitzen du.
Erakusketaz aparte, beste hainbat gauza antolatu zuten. Adibidez, open dataren inguruko tailer bat antolatu zen, baita zientzia hiritarren inguruko topaketak, hitzaldiak, eta kazetaritzaren inguruko saio bat...
Esan beharra dago, Big Bang Data ekimenaren modu bateko antolatzaileak Olga Subirós arkitektua eta komunikatzailea eta José Luis de Vicente kazetaria eta kultura digitalean espezializatutakoa izan direla.
Erakusketan ikus daitekeen proiektu interesgarri bat Erik Kessel-ek egin zuena da. Big Bang Dataren erakusketaren barruan, bakarra da, bere sinpletasunarengatik harritu dezakeena, eta nolako erraz jarri daitezkeen gauzak kontestu batean eta lehen eskutik ikusi datuen erabileraren garrantzia eta hauen pribatutasuna. Erakusketa nahi didaktikoa da eta hainbat adibide daude. Bere proiektuari 24 HRs in photos izena jarri zion, hau da, 24 ordutan Flickr-era igo ziren argazki guztiak inprimatu (milloi bat baino gehiago) eta gela batean jarri zituen, argazki itsaso moduko bat osatuz. Honen bidez, interneten egunero zenbat argazki pilatzen diren erakutsi nahi zuen, baita ere nola argazkiak internetera igotzean eremu pribatutik eremu publikora pasatzen direla kontzientzia badugula.
Beste alde batetik, aurkitu genezakeen beste erakusketa bat, fundazio telefonikoarena da, honek planteatzen du bitartekari komunikatiboak partekatzea eta egunero 5000 fragmentu bildu ziren interneten bidez. Erakusketa honek, egunerokoen zaratak eta hauek independenteki entzutea ahalbidetzen du. Erakusketa honek, ahotsa galtzeko erreztasunaren inguruko inspirazioa eman dezake edo indibiduo bezala,
gende askoren artean indarra nola galtzen den ikusteko edo horretaz pentsatzeko.
Laburbilduz, datuen garrantzia azaleratzen duen erakusketa bat da, eta XXI. garaiarentzako oso garrantzitsua ari da izaten, XIX.mendean elektrizitatea izan zen bezala. Eta egindako ibilbidea ez da egin den laurdena ere, oraindik, beraz, asko falta da honetan aurreratzeko.
Informazione gehiago nahi izanez gero, edo gaia sakontzeko, honako linka sakatu:
http://hipertextual.com/presentado-por/fundacion-telefonica/big-bang-data
La promesa digital:
Ondoren, saioarekin jarraituz, La promesa digital izeneko dokumentala ikusi dugu, Bun Mediaren produkzio bat da. Zibernetikaren iraultzak mundu berri baten etorrera zirudiena eta aukera askotako errealitate alternatibo bat hitzematen zuen duela 25 urte, baina, hitzemate horretatik harat, benetan gertatutako aldaketak eta hauek hartutako norabideak azaltzen dira bideoan.
Gehiago sakonduz, bideoan Espainian izan den historia digitalaren berri ematen digu. Horrela 90eko hamarkadan hasi zen iraultza zibernetikoagatik, aukera handiak izango zituen errealitate alternatibo bat etorriko zenerako promesa finkatu zen.
1990ean, teknologiak ez zuen gaur egun duen pisua, izan ere, zerbaiten inguruko informazioa bilatzeko, adibidez, liburutegia behar izaten zen eta ordea, pelikula bat ikusteko zinemara joan behar izaten zen. Baina esan bezala, iraultza zibernetikoagatik aldaketa batzuk egongo zirela ikusi zen. Hau dela eta, gizarte libreago, garatuago eta demokratikoago bat etorriko zela pentsatzen hasi ziren, tresna elektronikoengatik baina batez ere, internetaren agerpenarengatik.
Beraz, dokumental honek iraultza zibernetikoaren aurretik espero zena baina gero benetan zer lortu zen erakusten du. Horrela, esan dezakegu gizarte garatuago bat lortu dela, teknologia berriak gero eta konplexuagoak eta hobeagoak baitira, eta horiek gure bizitza erosoago izateko erabiltzen ditugu. Baina hauen erabilpenak ez du gizarte askeago bat ekarri.
Gainera, mugikorrekin non gauden lokalizatu gaitzakete, sare sozialetan etengabe gure bizien berri ematen ari gara...
- Konektatu gabeko bizitza (vida en off), argazki sekuentzia
Saio teoriko hauen arira, klasetik kanpo, taldeka (Eneka, Mirari, Olatz, Ainhoa eta ni), konektatu gabeko bizitzaren inguruko argazki sekuentzia bat egin dugu. Bakoitzak, beretzat teknologiatik at edo treknologiarik gabeko bizitzarekin zerikusia duten momentu batzuk aukeratu eta hauen inguruko gogoeta egin dugu.

-Irakurtzea (Ainhoa)
Teknologia berriak pisua hartzen ari diren gizarte honetan, paperean irakurtzearen ohitura galtzen ari da liburu elektronikoen agerpena dela eta. Baina hala ere, bi kasuetan, berdin berdin disfrutatu dezakegu irakurtzen.
Liburu bat bidaia baterako tiketaren parekoa da, haren bidez, mundu ezberdinak eta berriak bisitatu baititzazkegu. Gainera, errealitatearengandik urruntzeko aukera ematen digu, edota alderantziz, bertara hurbiltzekoa. Horrela, liburu on batek bidaiatzeko aukera ematen digun ikastekoa, amets egitekoa, besteen lekuan jartzekoa...
-Laguntasuna (Ainhoa)
Laguntasuna bi pertsona edo gehiagoren artean sortzen den lotura estua da eta lotura hori konfiantzan oinarritzen da. Horrela, bertan helburua bata besteari laguntzea da. Gainera, esperientzia ugari bizitzen dira lagunekin, ezagutza ugari partekatu, edonolako sentimenduak garatu...
Horrela, edozein unetan, bai momentu on edota txarretan hor ditugu lagunak beraiengana jotzeko, eurekin barrez lehertzkeo, negar egiteko, dibertitzeko, une ahaztezinak bizitzeko...
Azken batean laguntasunak elkar ulertzea esan nahi du, errespetatzea, enpatia...
-Futbolean jolasean (Mirari)
Irudi honen bitartez, haurrak futbolean ari direla ikusi dezakegu, ekintza honen bidez ongi pasatuz eta aldi berean, beraien alderdi psikomotorea landuz. Argazki honen bitartez, zenbait oroitzapenetaz gogoratu naiz, batez ere, nire txikitako garaietako momentuetaz. Izan ere, txikia nintzenean, herriko futbol taldean ibiltzen nintzen. Gogoan ditudan esperientziak orokorrean positiboak dira, horietatik bat zehazki berezia gainera. Izan ere, torneoetan hartzen genuen parte eta behin, gabonetako torneoan finalera iritsi eta irabazi egin genuen, lehen postua lortu genuen. Oso momentu handia eta emozioz beterikoa izan zela dut gogoan, baita polita ere.
-Eskuz egindako jostailuak (Mirari)
Honako irudia, berriz, deigarria iruditzen zait eta aldi berean esanguratsua. Irudian ikusi daitekeen moduan, bi haur dabiltza jolasean beraiek sortu eta eginiko jostailuarekin. Modu honetan, beraien sormena lantzen ari dira eta azken honekin batera beste zenbait alderdi beraien ikaskuntza prozesuan aberasgarri izan daitezkeenak. Argazki hau ikusi eta lehenengo burura etorri zaidan gauza honako hau izan da: gaur egun, adibidez, Euskal Herriko haur gehienek dituzten jostailu eta tresna teknologiko desberdinak eta bigarren mundu batean izan dituztenak. Nire ustez, hemengo haurrak ez dira konformatzen inoiz ezerrekin eta aldiz, bigarren mundukoak, beraiek sortutakoearekin edota edozein gauzarekin, hori, harrigarria iruditzen zait, izan ere, nire ustez, haurrei orokorrean, beraien jostailu propioak ereiki eta sortzen irakaslea aberasgarria da beraientzako.
-Jaiak (Naiara)
Lehen, herriko jaietan, festetan edozein ospakizunetan, helburua ondo pasatzea izaten zen, familiarekin, lagunartean edo beste hainbat modutara, baina gaur egun, festak eta jai egunak, teknologiaren eraginarekin, onod pasatzeko momentu baten orden, selfiak, argakiak... atera eta sare sozial guztietan publikatzeko helburua dute pertsona askok. Lagunekin egon ordez, argazkiak atera eta mobiletik horiek igo eta komentatzea da helburua, besteek ikus dezaten nola ari diren pasatzen. Argazki honekin, baita ere, adierazi nahi genuen, orain dela ez askorarte, festa eta jaia girotzeko, txaranga edo bestelako musika instrumentuak erabiltzen zirela. Herriko jendea elkartu eta musika eginez eta joz jaia girotzen zuten, baina gaur egun modarengatik, teknologiak aurrera egin dutelako edo beste hainbat arrazoiengatik hori galtzen ari da eta horren ordez, orain pertsona bat jartzen dute "modan" dauden abestiak ipintzen eta jende guztia hor egoten da.
-Hondartza (Naiara)
Honako beste argazki honekin, adierazi nahi duguna da, hondartza edo beste horrelako lekuetan, nahiz eta teknologiek aurrera egin duten eta hondartzan gero eta gehiako ikusi kamerak, mobilak, tabletak... oraindik badaude leku batzuk non paisaiaz disfrutatu eta lasai egoteko lekuak diren, horren adibide da argazki hau. Uste dugu, hondartza disfrutatzeko aukera paregabea dela. Bai bakarrik egonda edo bai lagunekin egonda ere. Eta hori galtzen ari da, esan bezala, teknologiak hain sartuta daude, hondartzara ere tresna hauek erabiltzeko beharra sentitzen dutela pertsona batzuek, hondartzaz disfrutatu ordez.

-Adarra (Olatz)
Objektu hau aukeratu dut teknologiarekin loturarik ez duelako. Adarra nire aiton amonek baserriak inguruko etxeetako jabeekin harremanetan jartzeko erabiltzen zuten. Gaur egun objektu hau instrumentu musikal gisa ere erabiltzen da. Bere erabilpenaren momentuan teknologiatik guztiz isolatuta geratzen gara.
-Ziburua (Olatz)
Objektu edo tramankulu hau oso adibide garbia iruditzen zait teknologiarekin loturarik ez duela adierazteko. Txikiak edo gazteak ginenean, gure teknologiarekiko harremana oso txikia zenean, denbora asko pasatzen genuen kolunpioetan jolasean. Baina zahartzen goazen heinean, gure interesak aldatzen doaz eta teknologiarekiko interesa handitzen doazen, ziburuetatik ere hurrunduz joaten gara.
-Baserriko tresnak (Eneka)
Garai bateko baserriak eta hauen baratz eta ikuiluak. Euskal Herriaren sostengu industrializazio garaiaren aurretik, gerora ere bai, baina gutxiago. Pala honi begiratzen diodanean, garai horietaz oroitzen naiz, garaiko barazkiez, garaian bertan, segarekin moztu berri den belarraren usaina, aizkorak kolpatuatko egurraren hotsa. Garai gazi-gozoak, gogorrak, politak, eskua etaw gorputza makinarik abilenak.
-Kotxea (Eneka)
30 urte dituen nire aitonaren autoa. Pieza original bat bera ere ez daukala esango nuke, urteetan zehar berak konpondu baitu. Kotxearen azterketa pasatzera joan eta aztertzaileak ere harrituta uzten ditu ez dute ulertzen nola jarraitzen duen oraindik martxan. Esaten da, txakurrek beraien jabeen tankera izaten dute, ba nik esango nuke nire aitonaren autoak bere tankere ere baduela. Buru-gogorra eta indartsua, urteak beregain pasa ahala orduan eta ausartagoa, inoiz errenditzen ez dena.
Hona hemen guztia azaltzeko egin dugun bideoa:
2015eko irailaren 23a
Gaur arratsaldeko IKT-ko saioan, Amara Berri-ko Amando Pavia etorri da.
Berak beraien eskolako IKT-ko sistemaren berri eman digu, modu argi eta interesgarri batean. Hona emen berak azaldu diguna:
Lehenik eta behin, beraien eskolan gelak txokoetan banatuak daudela aipatu digu. Horrela gelaren alde batean batzuk elkarrizketa bat prestatzen ari diren bitartean, beste batzuk, olerki bat asmatzen ari dira. Ez dituzte testu liburuak erabiltzen baina informazioa bilatzeko badute, pasiolan liburutegi moduko gune bat antolatuta, ikasleak gelatik atera eta behar duten gaiaren inguruan informazioa bilatzeko. Adibidez, ume batek zerbaiten inguruan itzaldi bat eman nahi badu, ez du inolako arazorik; gelatik atera eta liburutegian informazioa bilatu dezake eta behin dena prest duela beste gelakideen aurrean egindako lana aurkeztuko luke saioa grabatuz. Ondoren, web-gunean publikatuz, gurasoek, lagunek eta aurkezpena egin nahi zuenak ere ikusteko. Gainera zikloka nahasten dira umeak.
Bestalde, sistema hau erabiltzearen helburuak bi dira:
- Eskolan egiten diren lanei zentzua eta irteera bat ematea.
-IKT-en munduan gehiago sakontzea.
Hedabideei dagokionez, irratia, prentsa, txikiweba eta telebista dituzte. Hauek egunero daude irekita, eta eskola osorako zerbitzu bat dira. Gainera, ikasle guztiek, hartzen dute parte, baina 2. ziklokoak irratian aritzen dira eta 3. ziklokoak prentsa, telebista eta txikiwebean.
Hedabideetara binaka joaten dira, ziklo desberdinetako bikoteak osatuz. Baina kate bat osatzen dute, horrela, lehenengo egunean bikoteko kide batek ikasi egiten du eta ber bikotekidearen laguntzaren bidez eta bigarren egunean berriz, ikasitakoa irakatsi egin behar dio beste pertsona bati.
Beraz, gelatan beti bi ikasle gutxiago egongo dira, hedabideetara joan direlako.
Gainera, aipatzekoa da, antolaketak garrantzi handia duela, bai gelarenak eta bai bikoteenak, guzti hori aurretiaz ondo planifikatua egoten da.
Maiztasunari dagokionez, ikasle bakoitzak hilabetero edo hilabete erdiro izango du hedabideetara joateko aukera. Horrela, kurtso osan zehar 12 egun oso inguru izango ditu hedabideetan egoteko.
Orain hedabide bakoitzaren laburpen bat egiteko:
Prentsa, Amara Berri Egunkaria:
Egunkaria egunero publikatzen da. Bertan kazetariak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira. Gainera, amaitzen dutenean egin duten koloredun kopia bat eramaten dute etxera, baina gainerako kideek kopia txuri beltzean eta txikian eramango dute.
Egunkariak honako egitura du:
- Azala: albisteak, aurkibidea eta egileak azaltzen dira bertan.
- Inkesta eta elkarrizketa.
- Eguraldia.
- Kontu kontari: 1.zikloen lanak.
-Gu ere idazle: 2. ziklokoen lanak.
- Klima: 3.zikokoen lanak
- Saski nahaski: lan mota ezberdinak egiten dituzte, aurreko atalean sailkatu ezin daitezkeenak.
-Denborapasak: hizki zopak, jeroglifikoak...
Amara berri irratia:
Irratia auzoan emititzen da, 107.2 FM-n zehazki. Horrela gurasoek beraien etxetik ahal dute entzun. Baina hala ere, web orrian edozein saio entzun ditzakete. Teknikariak, 2.zikloko bi ikasle izaten dira.
Amara berri telebista:
Gela guztietan da ikusgai gela guztietako telebista bat dagoelako. Gainera web gunean ere ikusi daiteke emititutakoa. Kameralariak 3. zikloko 4 ikasle izaten dira. Gainera, saioak eta programak, grabatzeaz aparte editatu egiten dira, dena egiten dute ikasleek.
Eguneroko albistegi bat egiten da, denak ikusten dutena. Bertan urtebetzeen berri ematen da, galdutako objetuak... baina, astero parte hartzaileen zikloa aldatzen joaten da.
Estudioan programa ezberdinak egiten dituzte; hala nola, txiste saioak, antzerkiak... ekintza bereziak ere grabatzen dituze; eskolako festa, antzerkiak, esperimentuak...
Txikiweb-a:
Ikasleek aurrera eramaten duten web-a da. Horrela, webmasterrak 3.zikloko 2 ikasle izaten dira eta bi egun ematen dituzte bertan lanean. Bertan, webmasterraren aurkezpena azaltzen da eta baita atal desberdinak:
- Artisten gela: plastikako lanak.
- Argazki bilduma: eskolako ekintzak.
- ABT telebista: telebistan grabatutako programak.
ABI irratia: emititutako irratsaioak.
Baina hori bai, lau hedabide hauetan landutako guztia, hau da, emitituako irratsaioak, telebista saioak, egunkariak, edo egindako txikiweb guztiak Amara Berriko webgune ofizialean dagoen ikasleen txoko izeneko atalean bilatu dezakegu, naiz eta orain gako bat beharrezkoa izan.
Bestalde, matematikak adibidez, ez dira beste eskoletan bezala lantzen, izan ere, umeek egunerokotasuneko esperientziak biziz ikasten dute. Horretarako txoko ezberdinak dituzte: denda, bankua, lantegia... Horietan batetik bestera mugitzen joago dira eginkizun zehatz bat eginez bakoitzean eta guztia aurrera eramaten.
Esan beharra dut, asko gustatu zaidala eskola honek planteatzen eta erabiltzen duen sistema, izan ere, haurrak askeago izateko aukera dute eta esperientzien bidez ikasten dute, guztia praktikoa da.
Gainera, hedabideetara joateko aukera oso interesgarria iruditzen zait, umeak gogotsu arituko baitira lanean.
Gurasoen parte hartzea ere interesgarria iruditu zait, guztia web orrian dago eta gurasoak edozein momentutan sartu eta ikus dezake bere seme edo alabaren lanak edo egindako guztia, horrela bere semea edo alaba nola doan ikusi dezake.
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako link honetan dagoen bideoa interesgarria, Amara Berri Proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko:
Hemen duzue baita ere, honen inguruan egindako kontzeptu mapa:
18
urte izan arte ezin dutenez posta elektronikorik izan, eskolak errazten diote, ahal
dute google drive eta hainbat programa erabili eta nahi badute irakasleek
zerbait ez erabiltzea, adibidez yotube
edo
alako aplikazioren bat, hori blokeatu edo erabilgarri ez egotea, egin ahal dute.
Orokorrean, sistema hau interesgarria irudi zait, teknologiak erabiltzen dituztelako ikasketa prozesua hobetzeko eta aurrera eramateko eta batez ere aplikazio libreak erabiltzen dituzte, inolako kosterik ez dutenak, eta irakasleen antolatzeko modua ere oso ona iruditu zait, izan ere, guztia ondo planifikatua azaltzen zen google driven, eta gainera alperriko lanik ez da egiten, batek idatzita nahikoa du besteekin konpartitzea guztien izateko.
Hona hemen, Adunako eskolari buruz egindako kontzeptu mapa:
Gaurko saio teorikoa, bi zatitan banatua egon da. Lehen zatian, Big Bang data proiektuari buruz hitz egin dugu. Bigarrenean berriz, La promesa digital bideoa ikusi dugu.
Big Bang Data proiektua
Big Bang Data proiektua, arteetatik hasita, politika, ikerketa berrikuntza eta parte-hartzearen inguruan dauzkagun milaka datuen fenomenoan murgiltzen den proiektua dela esango genuke labur esanda. Gure eguneroko bizitzan, momentuoro datuak sortzen gabiltza; hala nola, interneten nabigatzean, mogikorreko GPS-a martxan jartzean, bankuko eragiketak egitean... horrela, datu horiek eta gehien bat datu horiek biltegiratzeko eta interpretatzeko gaitasunak sektore ekonomiko eta sozial ia guztiak aldatzen ditu. Honetan datza Big Bang Data proiektuak.Centro de Cultura Contenporanea de Barcelona-k (CCCB) eta Telefonika fundazioak bultzatu duen proposamenak, Big Data fenomenoari buruz eztabaidatu eta gogoeta egin du, joera honen arriskuak zein diren azalduz, zaintza masiboa eta pribatutasun faltarekin batera. Gainera, ezagutza sortzeko erabakiak eraginkortasun handiz hartzeko eta demokrazia parte-hartzaileago bat lortzeko eskaintzen dituen aukerak azaldu ditu.
Aipatzekoa da adibidez, Smat Citizen Kit plataforma, hiritarrei aukera ematen die ingurumenari buruzko datuak bildu eta komunitatearekin partekatzeko.Nazioarteko proiektu aipagarrienetako bat Safecast proiektua da. Fukuhsimako hondamendiaren ostean laponian eraikitzen hasi ziren erradiazio sentsoreen sarean datza. Honek duen informazio guztia modu irekian konpartitzen du.
Erakusketaz aparte, beste hainbat gauza antolatu zuten. Adibidez, open dataren inguruko tailer bat antolatu zen, baita zientzia hiritarren inguruko topaketak, hitzaldiak, eta kazetaritzaren inguruko saio bat...
Esan beharra dago, Big Bang Data ekimenaren modu bateko antolatzaileak Olga Subirós arkitektua eta komunikatzailea eta José Luis de Vicente kazetaria eta kultura digitalean espezializatutakoa izan direla.
Erakusketan ikus daitekeen proiektu interesgarri bat Erik Kessel-ek egin zuena da. Big Bang Dataren erakusketaren barruan, bakarra da, bere sinpletasunarengatik harritu dezakeena, eta nolako erraz jarri daitezkeen gauzak kontestu batean eta lehen eskutik ikusi datuen erabileraren garrantzia eta hauen pribatutasuna. Erakusketa nahi didaktikoa da eta hainbat adibide daude. Bere proiektuari 24 HRs in photos izena jarri zion, hau da, 24 ordutan Flickr-era igo ziren argazki guztiak inprimatu (milloi bat baino gehiago) eta gela batean jarri zituen, argazki itsaso moduko bat osatuz. Honen bidez, interneten egunero zenbat argazki pilatzen diren erakutsi nahi zuen, baita ere nola argazkiak internetera igotzean eremu pribatutik eremu publikora pasatzen direla kontzientzia badugula.Laburbilduz, datuen garrantzia azaleratzen duen erakusketa bat da, eta XXI. garaiarentzako oso garrantzitsua ari da izaten, XIX.mendean elektrizitatea izan zen bezala. Eta egindako ibilbidea ez da egin den laurdena ere, oraindik, beraz, asko falta da honetan aurreratzeko.
Informazione gehiago nahi izanez gero, edo gaia sakontzeko, honako linka sakatu:
http://hipertextual.com/presentado-por/fundacion-telefonica/big-bang-data
La promesa digital:
Ondoren, saioarekin jarraituz, La promesa digital izeneko dokumentala ikusi dugu, Bun Mediaren produkzio bat da. Zibernetikaren iraultzak mundu berri baten etorrera zirudiena eta aukera askotako errealitate alternatibo bat hitzematen zuen duela 25 urte, baina, hitzemate horretatik harat, benetan gertatutako aldaketak eta hauek hartutako norabideak azaltzen dira bideoan.
Gehiago sakonduz, bideoan Espainian izan den historia digitalaren berri ematen digu. Horrela 90eko hamarkadan hasi zen iraultza zibernetikoagatik, aukera handiak izango zituen errealitate alternatibo bat etorriko zenerako promesa finkatu zen.
1990ean, teknologiak ez zuen gaur egun duen pisua, izan ere, zerbaiten inguruko informazioa bilatzeko, adibidez, liburutegia behar izaten zen eta ordea, pelikula bat ikusteko zinemara joan behar izaten zen. Baina esan bezala, iraultza zibernetikoagatik aldaketa batzuk egongo zirela ikusi zen. Hau dela eta, gizarte libreago, garatuago eta demokratikoago bat etorriko zela pentsatzen hasi ziren, tresna elektronikoengatik baina batez ere, internetaren agerpenarengatik.
Beraz, dokumental honek iraultza zibernetikoaren aurretik espero zena baina gero benetan zer lortu zen erakusten du. Horrela, esan dezakegu gizarte garatuago bat lortu dela, teknologia berriak gero eta konplexuagoak eta hobeagoak baitira, eta horiek gure bizitza erosoago izateko erabiltzen ditugu. Baina hauen erabilpenak ez du gizarte askeago bat ekarri.
Gainera, mugikorrekin non gauden lokalizatu gaitzakete, sare sozialetan etengabe gure bizien berri ematen ari gara...
- Konektatu gabeko bizitza (vida en off), argazki sekuentzia
Saio teoriko hauen arira, klasetik kanpo, taldeka (Eneka, Mirari, Olatz, Ainhoa eta ni), konektatu gabeko bizitzaren inguruko argazki sekuentzia bat egin dugu. Bakoitzak, beretzat teknologiatik at edo treknologiarik gabeko bizitzarekin zerikusia duten momentu batzuk aukeratu eta hauen inguruko gogoeta egin dugu.

-Irakurtzea (Ainhoa)
Teknologia berriak pisua hartzen ari diren gizarte honetan, paperean irakurtzearen ohitura galtzen ari da liburu elektronikoen agerpena dela eta. Baina hala ere, bi kasuetan, berdin berdin disfrutatu dezakegu irakurtzen.
Liburu bat bidaia baterako tiketaren parekoa da, haren bidez, mundu ezberdinak eta berriak bisitatu baititzazkegu. Gainera, errealitatearengandik urruntzeko aukera ematen digu, edota alderantziz, bertara hurbiltzekoa. Horrela, liburu on batek bidaiatzeko aukera ematen digun ikastekoa, amets egitekoa, besteen lekuan jartzekoa...
-Laguntasuna (Ainhoa)
Laguntasuna bi pertsona edo gehiagoren artean sortzen den lotura estua da eta lotura hori konfiantzan oinarritzen da. Horrela, bertan helburua bata besteari laguntzea da. Gainera, esperientzia ugari bizitzen dira lagunekin, ezagutza ugari partekatu, edonolako sentimenduak garatu...Horrela, edozein unetan, bai momentu on edota txarretan hor ditugu lagunak beraiengana jotzeko, eurekin barrez lehertzkeo, negar egiteko, dibertitzeko, une ahaztezinak bizitzeko...
Azken batean laguntasunak elkar ulertzea esan nahi du, errespetatzea, enpatia...
-Futbolean jolasean (Mirari)
Irudi honen bitartez, haurrak futbolean ari direla ikusi dezakegu, ekintza honen bidez ongi pasatuz eta aldi berean, beraien alderdi psikomotorea landuz. Argazki honen bitartez, zenbait oroitzapenetaz gogoratu naiz, batez ere, nire txikitako garaietako momentuetaz. Izan ere, txikia nintzenean, herriko futbol taldean ibiltzen nintzen. Gogoan ditudan esperientziak orokorrean positiboak dira, horietatik bat zehazki berezia gainera. Izan ere, torneoetan hartzen genuen parte eta behin, gabonetako torneoan finalera iritsi eta irabazi egin genuen, lehen postua lortu genuen. Oso momentu handia eta emozioz beterikoa izan zela dut gogoan, baita polita ere.
-Eskuz egindako jostailuak (Mirari)
Honako irudia, berriz, deigarria iruditzen zait eta aldi berean esanguratsua. Irudian ikusi daitekeen moduan, bi haur dabiltza jolasean beraiek sortu eta eginiko jostailuarekin. Modu honetan, beraien sormena lantzen ari dira eta azken honekin batera beste zenbait alderdi beraien ikaskuntza prozesuan aberasgarri izan daitezkeenak. Argazki hau ikusi eta lehenengo burura etorri zaidan gauza honako hau izan da: gaur egun, adibidez, Euskal Herriko haur gehienek dituzten jostailu eta tresna teknologiko desberdinak eta bigarren mundu batean izan dituztenak. Nire ustez, hemengo haurrak ez dira konformatzen inoiz ezerrekin eta aldiz, bigarren mundukoak, beraiek sortutakoearekin edota edozein gauzarekin, hori, harrigarria iruditzen zait, izan ere, nire ustez, haurrei orokorrean, beraien jostailu propioak ereiki eta sortzen irakaslea aberasgarria da beraientzako.-Jaiak (Naiara)
Lehen, herriko jaietan, festetan edozein ospakizunetan, helburua ondo pasatzea izaten zen, familiarekin, lagunartean edo beste hainbat modutara, baina gaur egun, festak eta jai egunak, teknologiaren eraginarekin, onod pasatzeko momentu baten orden, selfiak, argakiak... atera eta sare sozial guztietan publikatzeko helburua dute pertsona askok. Lagunekin egon ordez, argazkiak atera eta mobiletik horiek igo eta komentatzea da helburua, besteek ikus dezaten nola ari diren pasatzen. Argazki honekin, baita ere, adierazi nahi genuen, orain dela ez askorarte, festa eta jaia girotzeko, txaranga edo bestelako musika instrumentuak erabiltzen zirela. Herriko jendea elkartu eta musika eginez eta joz jaia girotzen zuten, baina gaur egun modarengatik, teknologiak aurrera egin dutelako edo beste hainbat arrazoiengatik hori galtzen ari da eta horren ordez, orain pertsona bat jartzen dute "modan" dauden abestiak ipintzen eta jende guztia hor egoten da.-Hondartza (Naiara)
Honako beste argazki honekin, adierazi nahi duguna da, hondartza edo beste horrelako lekuetan, nahiz eta teknologiek aurrera egin duten eta hondartzan gero eta gehiako ikusi kamerak, mobilak, tabletak... oraindik badaude leku batzuk non paisaiaz disfrutatu eta lasai egoteko lekuak diren, horren adibide da argazki hau. Uste dugu, hondartza disfrutatzeko aukera paregabea dela. Bai bakarrik egonda edo bai lagunekin egonda ere. Eta hori galtzen ari da, esan bezala, teknologiak hain sartuta daude, hondartzara ere tresna hauek erabiltzeko beharra sentitzen dutela pertsona batzuek, hondartzaz disfrutatu ordez.

-Adarra (Olatz)
Objektu hau aukeratu dut teknologiarekin loturarik ez duelako. Adarra nire aiton amonek baserriak inguruko etxeetako jabeekin harremanetan jartzeko erabiltzen zuten. Gaur egun objektu hau instrumentu musikal gisa ere erabiltzen da. Bere erabilpenaren momentuan teknologiatik guztiz isolatuta geratzen gara.
-Ziburua (Olatz)
Objektu edo tramankulu hau oso adibide garbia iruditzen zait teknologiarekin loturarik ez duela adierazteko. Txikiak edo gazteak ginenean, gure teknologiarekiko harremana oso txikia zenean, denbora asko pasatzen genuen kolunpioetan jolasean. Baina zahartzen goazen heinean, gure interesak aldatzen doaz eta teknologiarekiko interesa handitzen doazen, ziburuetatik ere hurrunduz joaten gara.
-Baserriko tresnak (Eneka)
Garai bateko baserriak eta hauen baratz eta ikuiluak. Euskal Herriaren sostengu industrializazio garaiaren aurretik, gerora ere bai, baina gutxiago. Pala honi begiratzen diodanean, garai horietaz oroitzen naiz, garaiko barazkiez, garaian bertan, segarekin moztu berri den belarraren usaina, aizkorak kolpatuatko egurraren hotsa. Garai gazi-gozoak, gogorrak, politak, eskua etaw gorputza makinarik abilenak.
-Kotxea (Eneka)
30 urte dituen nire aitonaren autoa. Pieza original bat bera ere ez daukala esango nuke, urteetan zehar berak konpondu baitu. Kotxearen azterketa pasatzera joan eta aztertzaileak ere harrituta uzten ditu ez dute ulertzen nola jarraitzen duen oraindik martxan. Esaten da, txakurrek beraien jabeen tankera izaten dute, ba nik esango nuke nire aitonaren autoak bere tankere ere baduela. Buru-gogorra eta indartsua, urteak beregain pasa ahala orduan eta ausartagoa, inoiz errenditzen ez dena.
Hona hemen guztia azaltzeko egin dugun bideoa:
2015eko irailaren 23a
Gaur arratsaldeko IKT-ko saioan, Amara Berri-ko Amando Pavia etorri da.
Berak beraien eskolako IKT-ko sistemaren berri eman digu, modu argi eta interesgarri batean. Hona emen berak azaldu diguna:
Lehenik eta behin, beraien eskolan gelak txokoetan banatuak daudela aipatu digu. Horrela gelaren alde batean batzuk elkarrizketa bat prestatzen ari diren bitartean, beste batzuk, olerki bat asmatzen ari dira. Ez dituzte testu liburuak erabiltzen baina informazioa bilatzeko badute, pasiolan liburutegi moduko gune bat antolatuta, ikasleak gelatik atera eta behar duten gaiaren inguruan informazioa bilatzeko. Adibidez, ume batek zerbaiten inguruan itzaldi bat eman nahi badu, ez du inolako arazorik; gelatik atera eta liburutegian informazioa bilatu dezake eta behin dena prest duela beste gelakideen aurrean egindako lana aurkeztuko luke saioa grabatuz. Ondoren, web-gunean publikatuz, gurasoek, lagunek eta aurkezpena egin nahi zuenak ere ikusteko. Gainera zikloka nahasten dira umeak.Bestalde, sistema hau erabiltzearen helburuak bi dira:
- Eskolan egiten diren lanei zentzua eta irteera bat ematea.
-IKT-en munduan gehiago sakontzea.
Hedabideei dagokionez, irratia, prentsa, txikiweba eta telebista dituzte. Hauek egunero daude irekita, eta eskola osorako zerbitzu bat dira. Gainera, ikasle guztiek, hartzen dute parte, baina 2. ziklokoak irratian aritzen dira eta 3. ziklokoak prentsa, telebista eta txikiwebean.
Hedabideetara binaka joaten dira, ziklo desberdinetako bikoteak osatuz. Baina kate bat osatzen dute, horrela, lehenengo egunean bikoteko kide batek ikasi egiten du eta ber bikotekidearen laguntzaren bidez eta bigarren egunean berriz, ikasitakoa irakatsi egin behar dio beste pertsona bati.
Beraz, gelatan beti bi ikasle gutxiago egongo dira, hedabideetara joan direlako.
Gainera, aipatzekoa da, antolaketak garrantzi handia duela, bai gelarenak eta bai bikoteenak, guzti hori aurretiaz ondo planifikatua egoten da.
Maiztasunari dagokionez, ikasle bakoitzak hilabetero edo hilabete erdiro izango du hedabideetara joateko aukera. Horrela, kurtso osan zehar 12 egun oso inguru izango ditu hedabideetan egoteko.
Orain hedabide bakoitzaren laburpen bat egiteko:
Prentsa, Amara Berri Egunkaria:
Egunkaria egunero publikatzen da. Bertan kazetariak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira. Gainera, amaitzen dutenean egin duten koloredun kopia bat eramaten dute etxera, baina gainerako kideek kopia txuri beltzean eta txikian eramango dute.
Egunkariak honako egitura du:
- Azala: albisteak, aurkibidea eta egileak azaltzen dira bertan.
- Inkesta eta elkarrizketa.
- Eguraldia.
- Kontu kontari: 1.zikloen lanak.
-Gu ere idazle: 2. ziklokoen lanak.
- Klima: 3.zikokoen lanak
- Saski nahaski: lan mota ezberdinak egiten dituzte, aurreko atalean sailkatu ezin daitezkeenak.
-Denborapasak: hizki zopak, jeroglifikoak...
Amara berri irratia:
Irratia auzoan emititzen da, 107.2 FM-n zehazki. Horrela gurasoek beraien etxetik ahal dute entzun. Baina hala ere, web orrian edozein saio entzun ditzakete. Teknikariak, 2.zikloko bi ikasle izaten dira.
Amara berri telebista:
Gela guztietan da ikusgai gela guztietako telebista bat dagoelako. Gainera web gunean ere ikusi daiteke emititutakoa. Kameralariak 3. zikloko 4 ikasle izaten dira. Gainera, saioak eta programak, grabatzeaz aparte editatu egiten dira, dena egiten dute ikasleek.
Eguneroko albistegi bat egiten da, denak ikusten dutena. Bertan urtebetzeen berri ematen da, galdutako objetuak... baina, astero parte hartzaileen zikloa aldatzen joaten da.
Estudioan programa ezberdinak egiten dituzte; hala nola, txiste saioak, antzerkiak... ekintza bereziak ere grabatzen dituze; eskolako festa, antzerkiak, esperimentuak...
Txikiweb-a:
Ikasleek aurrera eramaten duten web-a da. Horrela, webmasterrak 3.zikloko 2 ikasle izaten dira eta bi egun ematen dituzte bertan lanean. Bertan, webmasterraren aurkezpena azaltzen da eta baita atal desberdinak:
- Artisten gela: plastikako lanak.
- Argazki bilduma: eskolako ekintzak.
- ABT telebista: telebistan grabatutako programak.
ABI irratia: emititutako irratsaioak.
Baina hori bai, lau hedabide hauetan landutako guztia, hau da, emitituako irratsaioak, telebista saioak, egunkariak, edo egindako txikiweb guztiak Amara Berriko webgune ofizialean dagoen ikasleen txoko izeneko atalean bilatu dezakegu, naiz eta orain gako bat beharrezkoa izan.
Bestalde, matematikak adibidez, ez dira beste eskoletan bezala lantzen, izan ere, umeek egunerokotasuneko esperientziak biziz ikasten dute. Horretarako txoko ezberdinak dituzte: denda, bankua, lantegia... Horietan batetik bestera mugitzen joago dira eginkizun zehatz bat eginez bakoitzean eta guztia aurrera eramaten.
Esan beharra dut, asko gustatu zaidala eskola honek planteatzen eta erabiltzen duen sistema, izan ere, haurrak askeago izateko aukera dute eta esperientzien bidez ikasten dute, guztia praktikoa da.
Gainera, hedabideetara joateko aukera oso interesgarria iruditzen zait, umeak gogotsu arituko baitira lanean.
Gurasoen parte hartzea ere interesgarria iruditu zait, guztia web orrian dago eta gurasoak edozein momentutan sartu eta ikus dezake bere seme edo alabaren lanak edo egindako guztia, horrela bere semea edo alaba nola doan ikusi dezake.
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako link honetan dagoen bideoa interesgarria, Amara Berri Proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko:
Hemen duzue baita ere, honen inguruan egindako kontzeptu mapa:
2015eko irailaren 29a
ADUNAKO
ESKOLA TXIKIA (Iñaki Pagola)
SARRERA:
Kokapena
Eskolaren
ezaugarriak
IKTaren
eginbeharrak
Heldutasun
eredua
Google
apps eta euskarri desberdinak
Ikasleekin
esperientzi praktikoa
----------------
ADUNAko
eskola (ESKOLA TXIKIA) (biztanleria 400
pertsona)
Gelak
elkartuta daude, ikasle gutxi daudelako, 68 ikasle daude guztira hain zuzen.
Eskola unitarioa eta txikia. Ez dute testu liburuekin lan egiten, proiektuekin
lan egiten dute.
Eskolako
ordenagailuak:
Erabiltzailea
eta gako bat behar da, pribatutasuna izateko.
Karpeten
baimenak irasleak dituzte hauek , sarean daude, eta eskolan sartuta daude,
beraz, behar dutenean sartzen dira, edozein tresna teknologiko erabiliz, baina
irakasleek guzti hori kudeatuta eta antolatua dute. Ikasleentzako eta
irakaslearentzako karpetak eta lekuak bereizita daude. Bai ikasleak eta baita
irakasleak ere lan, artxibo eta guzti hori digitalizatuta dutelako.
HELDUTASUN
EREDUA
Eskolan
digitalizazio maila nola dagoen eta 3 maila desberdintzen dira.
1.
Hasierako maila.
2.
Maila ertaina.
3.
Maila aurreratua.
Eskola
honetan digitalizazio maila aurreratua
dute, lan eta artxibo gehienak digitalizatua dutelako eta arlo guztiak
digitalki lantzen dituzte (ingelesa, matematika…). Libreak diren softwareak erabiltzen saiatzen dira
eta posta elektronikoa klasean bertan ere erabiltzen saiatzen dira. Hau da
eskolakoa: xxxxxx@Aduna.eskolatxiak.org
18
urte izan arte ezin dutenez posta elektronikorik izan, eskolak errazten diote, ahal
dute google drive eta hainbat programa erabili eta nahi badute irakasleek
zerbait ez erabiltzea, adibidez yotube
edo alako aplikazioren bat, hori blokeatu edo erabilgarri ez egotea, egin ahal dute.
Agenda edo kuaderno digitala erabiltzen
dute. Irakaslearen koaderno digitala, dohakoa da eta zenbat ikasle,
hutsegiteak, ordutegia, saioen egunerokoa… apuntatzen dute, zer egin duen eta
zer egingo duen adieraziz. Zer jarduera eta horiekin zer ari diren lantzen eta
zenbat konpetentzia lantzen diren, denboralizazioa, taldekatze era, arloa (ingelesa,
gaztelania, matematika…) eta baliabideak
(tabletak, ordenagailuak…) apuntatzen
dituzte bertan. Ondoren edukiak eta helburuak, ebaluazio irizpideak, landutako
konpetentziak (grafiko bat agertzen da) adieraziz.
Trimestre
bukaeran tutoretza bilerak noiz eta hauetan zertaz hitz egiten den.
Astero
ebaluazio jarraitua idazten dute google drive batean, ikasle bakoitza nola doan
arlo bakoitzean, ikasle hori aste horretan nola egon den ikusteko.
Ikasleen
ebaluazioa hiru hilabetetik behin egiten dute, elkartu eta ikasle horren lana
eta nola egon dan idazten dute. Guzti hori modu digitalean egiten dute.
Irakasle
bakoitzak posta elektronikoa erabiltzen
du.
Classroom, google apps bat da, 4,5,6 .
mailan erabiltzen dute. Izen bat jarri (baskoteli English) eta or kudeatzen
dute lanak, ikasle guztiak daude, eta
artxibo bat bidaltzen dio iraksleak, egin beharreko lanarekin eta ikasleen
korreora bidaltzen du. Ondoren ikasleak lana egin ondoren bidaltzen du eta
irakasleak oker dauden gauzak azpimarratu eta eskuineko aldean agertzen da
esplikazioa egindako akatsak zuzentzeko.
Link bat bidaltzen du irakasleak eta
ikasleak bideo hori ikusten dute ondoren hortik ideiak hartzen dituzte beraien
proiektu eta lanak egiteko.
Duolingo
dohaneko aplikazio bat da, ingelesa ikasteko. Horrela irakasleak, ikasle
bakoitza ze mailatan dagoen ikusten du eta ikasleak jolastuz ikasten du.
Google calender: bilerak eta irakasle
bakoitzak egin behar duten gauzak idazten dituzte, horrela irakasleak badakite
sustituzioak noiz egin behar dituzten edo zer egin behar duten edo irakasle
bakoitza non dagoen. Bilerak eta
ikastaroak ere bertan daude, guztiak elkarrekin komunikatuta egoteko.
Klaustroak
eta aktak egiteko bilerak egiten direnean, orri bat konpartitzen dute, aktaren
inguruan klaustroan hitz egindakoa apuntatzen dute, zein gai aipatu zituzten
eta nola geratu ziren gai guztiak, irakasle bakar batek apuntatuta nahikoa da,
ondoren konpartitzen dute eta akta guztian bertan izateko.
Bloga: Blog bat ere badute, egindako
lanak gordetzeko eta etxetik egindako lanak ikusi ahal izateko. (egunkari bat
bezala funtzionatzen du). Horrela ikasleak gurasoei ere erakutsi ahal
diezaiokete egindako lanak. Gurasoak
argazkiak eta hartu ahal izateko,
eta pribatutasuna mantentzeko, guraso bakoitzen bere erabiltzailea eta
pasaitza sartu beharko du eta dropbox bitartez argazkiak jeitsi ahal izango
ditu. Karpeta desberdinak daude,(eskolaren eguna, jon maia bertsolaria etorri
zen eguna, ikastola jaia… ), argazki guztiak gurasoek eskuragarri dituze. Blogean
bertan eskolako webgunera sarrera zuzena dago.
Alkiza eta Berrobiko eskolekin (hauek
ere eskola txikiak dira) elkarlanean aritzen dira eta plataforma bat dute
elkarrekin lanean aritzeko. Guztiek adosten dute, zien gai landuko duten eta
moodle baten bitartez egindako lanak partekatzen dute, eta landutako gaiak eta
irakasleak agertzen dira. Irakasleen foroa dute, ateratako gaiak konpartitu eta
eztabaidatzeko, eta ikasleek ere badute beraien foroa, horrela hiru eskoletako
gauzak partekatzen joaten dira. Adibidez, itsasoa izan bada gaia, gai horri
lotutako gauzak partekatzen dituzte.
Ziber bullyngari lotuta, Netiketak
landu dute. Ikasleak eta irakasleak produzitu eta publikatzen ditugun lanetan.
Identifikatu,
hori da, esan nor zaren.
Kontuan
izan pertsonekin lan egiten ari zarela eta hauei hitz egiten ari zarela ez
ordenagailuari. Errespetua… Horrelako edukiak lantzen dituzten.
Laster markak, symbaloo,
aplikazio bat da non laster markak azkar jartzeko, ez da erabiltzeko oso zaila,
eta bakarrik laster markak edukitzkeo gunea da.
IKASLEEKIN
NOLA LAN EGITEN DUTE:
Ingelesean, what, where, when, why, how
mach, how many … lantzeko, galderak egin zizkieten irakasleei eta ikasleen
artean, eta horretarako, eskola 2.0ko ordenagailuak hartu eta bakoitzak zeri
buruz hitz egingo zuten idatzi zuten, horrekin ondoren bideo bat sortu zuten,
toma faltsu eta guzti. Google drive erabili zuten horretako, musika artxiboak
ere erabili zituzten, grabaketarako tabletak erabili zituzten.
Saiatzen
dira, ondo pasatuz ikasten, guztia proiektuen bitartez, gaiak planteatzen ditu
irakasleak, eta ikasleak bideoak, edo bestelako proiektuak sortzen dituzte,
horretarako behar dituzten baliabideak erabiliz, eta batez ere baliabide
elektronikoak erabiltzen saiatzen dira, google drivetik lan egiten, tabletak,
ordenagailuak eta antzerako beste tresna batzuk.
Matematikak ere liburu gabe lantzen
dituzte, proiektuen bitartez eta hauek tresna teknologikoen bitartez bideratzen
dute. Hainbat proiektu eginez, adibidez, (legoko piezekin egindako proiektua,
scratch aplikazioarekin).
Arbel
digitalean, idazlanak eta testuak idazten dituzte eta ondoren komentatu egiten
dute, ikasleek beraien artean,
irakasleak, edo ta gurasoak.
Ipuin
baten zati bat, gaztelaniatik euskerara pasatu zuten, paintekin portada bat
egin zioten eta zati bat idatzi eta grabatu egin zuten, guzti hori blogean
publikatu zuten.
Behin
landutako gaiak ez dira berriz errepikatzen hiru lau urtetan, ikasleek gaiak ez
errepikatzeko. Irakaslean nondik nora joan daitezkeen planteatzen dute baina ez
zehazki zer egin behar duten, unidade didaktiko batekin… ikasleen interesen arabera ikasten dute eta beraiek
pentsatzen dute nola egingo duten proiektua, zer gai landu, bideoa edo zein
baliabide irabiliko duten …
Beraien helburuetako bat, kalean edo gizartean
dauden berrikuntzak eskolan egon behar dutela eta horretan saiatzen dira,
Adibidez, 3D ko impresora bat erosi nahi dute edo tabletak erabili beharrean
cromebook-ak erabili nahi dituzte. Kalean dauden tresna teknologikoak jarri
nahi dituzte eskolan, haurrak ondo prestatua eta erabiltzen jakiteko gizartera
irtetzen direnean.
Hona hemen, Adunako eskolari buruz egindako kontzeptu mapa:








No hay comentarios:
Publicar un comentario