IKT
IKASGAIAN KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOAREN LABURPENA
PORTFOLIOA
Lehenengo saioan, bakoitzak blog bat ireki zuen, bertan kurtsoan zehar egindako guztia
publikatzeko. Beraz, bloga saltzeatzen ibili ginen, zer egin zitekeen ikusiz
(etiketa hodeiak, plugin-ak...).
Baina azkenean, blogean aurkezpen bezala, sarrera bat idatzi genuen, geure burua aurkeztuz eta blogean zeri
buruz idatziko genuen azalduz.
Hurrengo saiorako teknografia bat
egin genuen. Bideo bat egin behar genuen, teknologiarekin izan dugun
esperientzia eta ibilbidea kontatuz, txikitatik orain arte. Hortaz, bideoan nik
erabilitako aparatu teknologikoen irudiak jarri nituen. Hau sortzeko hiru
galdera planteatu ziren kontuan hartzekoak.
-Zein izan da zure
esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?
Ipurdidun telebista, telefonoa, mugikorra, musika aparatuak,
relebatzeko kamera, discman-a, portatila, telebista zapalak, interneta...
-Gaur egun zer dakit egiten
trena teknologikoekin?
Office paketea erabiltzen dakit ( Word, Excel, Power Point, Acces),
Movie Maker bideoak editatzeko, Autocad...
-Prest ikusten duzu zure
burua etorkizuneko irakasle konpetente izateko mundu digitalean?
Bai, informatikako arlo desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza
dudalako. Programa ezberdinak, aparatu teknologikoekin dugun dependentzia...
Hirugarren saioan, “what’s on
your mind” eta “Avoidance” bideoak ikusi genituen. Lehenengoan sare
sozialei nolako lotura dugun ikusi genuen, pertsona batzuk beraien bizitza osoa
bertan publikatzen baitute, errealitatea ezkutatuz. Zer igo edo zer ez igo, mugak
norberak jartzen ditu. Azkenean, gure bizitza digitala kontrolatzen dugu
konpetentzia digitalaren atal bat landuz.
Bigarren bideoarekin teknologiek
dakartzaten isolamenduez hitz egin genuen, mundu errealetik aldenduz.
(bikotekidearekin ez harremandu, familiarengandik hurrundu, munduaren berriz ez
izan...).
Bideo horien inguruan hausnartu ondoren, gure teknografia guztietatik ateratako ondorioak ikusi genituen.
-
Alderdi fisikoaren galera.
-
Umeek tresna teknologikoak
txikitatik maneiatzeko duten gaitasuna, nahiz eta ez izan gaitasun biologikoa.
-
Teknologia eta generoa.
-
Arriskuak: Dependentzia,
kontrolatu gabeko publizitatea...
Saio hauekin batera, astero saio teoriko bat ere izan genuen. Horietan
eskola ezberdinetako arduradunak eta irakasleak etorri ziren, eskolan IKT-ekin
zenbateko lotura duten azaltzeko eta hauen erabilpena erakusteko.
Lehenengo saio teorikoan, Big Bang Data proiektuaren
inguruan hitz egin genuen. Honen abiapuntua, agunero uneoro sortzen ditugun
datu pila, internetan nabigatzean, GPA-a konektatzean, bankuko kontuekin...
Ondoren perspektiba desberdinetatik egindako proiektuak aipatu genituen.
Horren ondoren “La promesa
digital” dokumentala ikusi genuen, Espainian izan den historia digitalaren
berri ematen du. 90.hamarkadako iraultza zibernetikoaren aurretik zer espero
zen eta zer gertatu zen benetan. Gizarte estuago bat bai, baina ez askeako.
(Edozein lekutatik kontrolatuak gaude gaur egun).
Landutako bi puntuekin taldeka bideo bat egin genuen, argazki
sekuentzia bat, konektatu gabeko bizitzaren inguruan. Taldeko bakoitzak
horrelako 2 momentu aukeratu zituen.
Bigarren saio teorikoan, Amara
Berri eskolako Amando Pavia etorri zen, beraien eskolako IKT-ko sistemaren
berri ematera.
-Textu libururik ez dute erabiltzen, lana txokoetan egiten dute.
- Zikloka nahasten dira lan egiteko.
- Urte osoan zehar 12 egunetan egoten dira gutxi gora behera txokoetan.
-Helburua eskolan egindako jarduerei zentzua eman eta IKT-een bitartez
irteera ematea da.
-Lan egiteko katea.
Antolakuntzaren garrantzia.
Dena web gunean ikusgai
Haurrak ikasterako orduan libreagoak dira, esperientzien bidez ikasten
dutelako, beraiek praktikatu eta eginez. Beti egunerokotasunari lotuta dago
egiten duten guztia eta egindakoari
erabilgarritasuna ematen diote baita.
Hirugarren saio teorikoan, Aduna
herri eskolako IKT-ko arduraduna eta ingeleseko irakaslea Iñaki Pagola
etorri ziren, IKT- ekin nolako lotura duten azaltzera etorri ziren.
-Eskola txikia da.
-Adinka nahasten dituzte.
-Ez dira testu liburuak erabiltzen.
-Heldutasun maila aurreratua dute.
- Google Apps eta beste aplikazioen erabilpena.
-Dohako softwarearen erabilpena.
...
Eskola honetan duten ideologia da, kalean edo gizartean dauden
berrikuntzak eskolan ere egon behar dutela.
Saio praktikoekin jarraituz, konpetentzia
digitala landu genuen. Konpetente izatea ez da soilik tresna teknologiko
bat, programa bat ... erabiltzen jakitea, horien erabilpena besteei irakastean
datza ere. Gainera, testuinguru ezberdinetan erabiltzen jakin behar ditugu.
Azkenik konpetente izateko horien erabilpenaren inguruko mugak
finkatzen jakin behar da, eta baita muga horiek besteei erakustea.
LH-ko irakasleak formakuntza bat izan behar dute, klaseetan teknologia
berriak txertatzeko, ariketa ezberdinak lantzeko etb.
Gainera, ikasleek teknologiarekiko mugak zeharkatzean zer egin behar
duen eta zer neurri hartu behar dituen jakin behar du.
Bestalde, software eta hadware eta internetaren inguruan ezagutza jakin
batzuk behar dituzte. Adibidez; Softwarea: ofimatika, lexiko programak eta
hadwarea: ordenagailua pizten eta itzaltzen, arazo teknikoen aurrean zer egin
jakiten, arbel digitala erabiltzen jakitea...
Konpententzia digitalaren gaia sakontzeko “¿Qué es la competencia digital? Las TICs en las escuelas” bideo
ikusi genuen. Laburbiltzeko bertan esaten zena:
-Bertan , konpetentzia
digitala lau adarretan banatzen zen:
1- Informazioa bilatzea
2- Informazio horren analisia ezagutzan bihurtzea.
3- Informazioa aditzera eman.
4-Demokratikoki eta etikoki zabaltzea.
-Irakasleak kontuan hartu behar
dituen irizpideak:
Iturri ezberdinak erabiltzea, talde lana bultzatzea, metodologiak
prozesu konstruktibistak bultzatzea, esperientzia propioen bidez ikasi behar
da...
-Zein tresna erabili
horretarako?
Wikiak, blogak, foroak, bideoak, arbel digitalak, webquestak, gela
birtualak...
Hurrengo saioan Jordi Adell-en
bideo bat ikusi genuen, bere esanetan, konpetentzia digitala, derrigorrezko
hezkuntzaren barruan dago, baina konpetentzia digitala haratago doa. Ondorengo
elementuetaz osatzen da.
-
Konpetentzia informazionala.
-
Konpetentzia informatikoa.
-
Herritartasun digitala.
-
Alfabetizazio anitzak.
-
Konpetentzia kognitibo generikoa.
Estrategia didaktikoak funtsezkoak izan behar dira. Metodo
eraginkorrenak hautatuko ditu.
La competencia digital e
informacional en la escuela testutik, informazioa
gehigarria atera dezakegu. Bertan aipatzen denez, denbora aurrera doan
heinenan, irakasle zein ikasleak kontziente dira gauzak berehala aldatzen ari
direla, beraz, ezin zaio zabalkuntza eta sarbide aukera ematen dutenei bizkarra
eman.
Bestalde, gure kulturak gauzak adierazi, sortu eta zabaldu egiten dira
tresna ezberdinen bidez, aparatu teknologko ezberdinen bidez.
Horrela teknologia berriak hezkuntza pisu gehiago hartzen ari dira
biana hauen erabilera ez denez egokia, jakintsuek hezkuntza sisteman
alfabetizazio berriak txertatzea eskatzen dute.
-Alfabetizazio audiobisuala.
-Alfabetizazio teknologikoa.
-Alfabetizazio informala.
-Multialfabetizazioa.
Klase horretan bertan, Eskola
2.0 ren inguruan hitz egiten aritu ginen.
Horretarako Eskola 2.0
konpetentzien mapa aztertu genuen.
Irakasleek dominatu beharreko kontzeptuak:
-Lanbide arloko garapena eta kudeaketa.
-Didaktika eta pedagogia curriculuma.
-Herritartasun digitala.
Ikasleek dominatu beharreko kontzeptuak:
-Trebetasun teknologikoa.
-Bizi osorako ikaskuntza.
-Herritartasun digitala.
Jada nire burua IKT-ko irakasle konpetente moduan ez nuela ikusten
jabetu nintzen, atal gehiagoren kontrola behar nuelako horretarako eta ez
bakarrik tresnak erabiltzen jakitea.
Hurrengo saioan, La Web 2.0 en
escena testua irakurri eta 1.0 eta 2.0aren arteko desberdintasunak ikusi
genituen.
Bistaratze modua: 1.0an nabigatzailea / 2.0an RSS irakurgailua.
Editoreak: 1.0an Webmastersak/ 2.0an erabiltzaile guztiek parte hartzen zuten.
Arkitektura: 1.0an bezero zerbitzari bezala /2.0an Web zerbitzari bezala.
Protagonistak: 2.0an sartzen diren guztiak dira protagonistak.
Funtzionamendua: 1.0an idazketa/ 2.0an idazketa elkarbanatua.
Honen eboluzioak Web 3.0a dakar; informazioaren kontrola, web sistematikoa,
3Dko web-a , interoperatibitatea...
Jarraian, IKT-ekin lotutako
praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioen inguruan hitz egin genuen.
Jarduera bat diseinatu behar genuen. Horretarako Manuel Arenaren testuaren
bigarren zatia irakurri genuen.
Eredu hezitzaile betetik hasi behar dela dio, jarduera bat sortzeko eta
IKT-ekin lotutako hiru jarduera bereizten dira.
-Ariketa sinple eta puntualak, beste jardueren osagarriak.
-Denbora eta antolakuntza eskatzen dutenak.
-Testuinguru birtual batean lantzen direnak, errekurtso teknologikoen
bidez komunikatuz.
Lehen pausuak, ikasgelan ordenagailuak arbelak bezala normaltzat jotzea
da eta material berriaren beharra. Horrela ikasleak gizarte teknologikoak
konpetente izatera prestatuz.
Praktika honekin jarraituz, lana egiteko kalkulu orriak aukeratu enuen. Horretarako kalkulu orrien azalpen
orokor bat eman genuen zer diren azalduz, zein programak eskeintzen duten
kalkulu orriak... Ondoren, Escel programan zentratu gine, bere nondik norakoak
azalduz. Azkenik Escela erabiltzen ikasteko 4 ariketa diseinatu genituen,
bakoitzean eragiketa batzuk nola egiten diren azalduz eta tutorial bezala
youtubeko kanal batera igo genituen.
Bestalde kalkulu orrien gaia egunerokotasuneko gai batekin lotzeko
beste ariketa bat egin genuen, errefuxatuen ingurukoa. Zenbat emakume eta gizon
errefuxatu dauden, urteroko errefuxatu kopuru totala... Horiekin grafiko bat
egin behar zen eta gainera LH-ko mailara egokitu genuen, ondoren ikaskideek
ikusi eta praktika onaren dekalogoaren arabela ebaluatzeko aukera izan zuten.
Berriz, azken saio teorikoan, Datuen
kontrola eta salmentaren inguruan jardun genuen. Panoptiko espetxeen
azalpenarekin, internetko datuen kontrolarekin nolabaiteko lotura egin genuen.
Jarraian internetan zein zelatatzaile dauden (GPS, Google...) eta
horiek nola zelatatzen gaituzten eta gure informazioa nola erabiltzen duten eta
zertarako ikusi genuen. Horren ostean, “¿Por
qué me vigilan si no soy nadie?” bideoa ikusi genuen, datuen kontrol arduratsua
izan behar dugu eta ez eman edonoiz datuak.
Las redes y los datos bideoaren 30 minutu ikusi genituen eta ondoren Gephi plataformaren bidez sare soziala aztertzeko mapa sortu
daitekeela ikusi genuen. Saio honen
bidez, benetan zenbateraino kontrolatzen gaituzten jabetu nintzen. Gainera
irakasle izatean kontuan hartzekoa da eta hori ikasleak eta haurrak kontura
daitezen.