martes, 12 de enero de 2016



IKT IKASGAIAN KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOAREN LABURPENA
PORTFOLIOA

Lehenengo saioan, bakoitzak blog bat ireki zuen, bertan kurtsoan zehar egindako guztia publikatzeko. Beraz, bloga saltzeatzen ibili ginen, zer egin zitekeen ikusiz (etiketa hodeiak, plugin-ak...).
Baina azkenean, blogean aurkezpen bezala, sarrera bat idatzi genuen, geure burua aurkeztuz eta blogean zeri buruz idatziko genuen azalduz.

Hurrengo saiorako teknografia bat egin genuen. Bideo bat egin behar genuen, teknologiarekin izan dugun esperientzia eta ibilbidea kontatuz, txikitatik orain arte. Hortaz, bideoan nik erabilitako aparatu teknologikoen irudiak jarri nituen. Hau sortzeko hiru galdera planteatu ziren kontuan hartzekoak.

-Zein izan da zure esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?
Ipurdidun telebista, telefonoa, mugikorra, musika aparatuak, relebatzeko kamera, discman-a, portatila, telebista zapalak, interneta...

-Gaur egun zer dakit egiten trena teknologikoekin?
Office paketea erabiltzen dakit ( Word, Excel, Power Point, Acces), Movie Maker bideoak editatzeko, Autocad...

-Prest ikusten duzu zure burua etorkizuneko irakasle konpetente izateko mundu digitalean?
Bai, informatikako arlo desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza dudalako. Programa ezberdinak, aparatu teknologikoekin dugun dependentzia...

Hirugarren saioan, “what’s on your mind” eta “Avoidance” bideoak ikusi genituen. Lehenengoan sare sozialei nolako lotura dugun ikusi genuen, pertsona batzuk beraien bizitza osoa bertan publikatzen baitute, errealitatea ezkutatuz. Zer igo edo zer ez igo, mugak norberak jartzen ditu. Azkenean, gure bizitza digitala kontrolatzen dugu konpetentzia digitalaren atal bat landuz.
 Bigarren bideoarekin teknologiek dakartzaten isolamenduez hitz egin genuen, mundu errealetik aldenduz. (bikotekidearekin ez harremandu, familiarengandik hurrundu, munduaren berriz ez izan...).

Bideo horien inguruan hausnartu ondoren, gure teknografia guztietatik ateratako ondorioak ikusi genituen.

-       Alderdi fisikoaren galera.
-       Umeek tresna teknologikoak txikitatik maneiatzeko duten gaitasuna, nahiz eta ez izan gaitasun biologikoa.
-       Teknologia eta generoa.
-       Arriskuak: Dependentzia, kontrolatu gabeko publizitatea...

Saio hauekin batera, astero saio teoriko bat ere izan genuen. Horietan eskola ezberdinetako arduradunak eta irakasleak etorri ziren, eskolan IKT-ekin zenbateko lotura duten azaltzeko eta hauen erabilpena erakusteko.
           
Lehenengo saio teorikoan, Big Bang Data proiektuaren inguruan hitz egin genuen. Honen abiapuntua, agunero uneoro sortzen ditugun datu pila, internetan nabigatzean, GPA-a konektatzean, bankuko kontuekin... Ondoren perspektiba desberdinetatik egindako proiektuak aipatu genituen.

Horren ondoren “La promesa digital” dokumentala ikusi genuen, Espainian izan den historia digitalaren berri ematen du. 90.hamarkadako iraultza zibernetikoaren aurretik zer espero zen eta zer gertatu zen benetan. Gizarte estuago bat bai, baina ez askeako. (Edozein lekutatik kontrolatuak gaude gaur egun).
Landutako bi puntuekin taldeka bideo bat egin genuen, argazki sekuentzia bat, konektatu gabeko bizitzaren inguruan. Taldeko bakoitzak horrelako 2 momentu aukeratu zituen.

Bigarren saio teorikoan, Amara Berri eskolako Amando Pavia etorri zen, beraien eskolako IKT-ko sistemaren berri ematera.

-Textu libururik ez dute erabiltzen, lana txokoetan egiten dute.
- Zikloka nahasten dira lan egiteko.
- Urte osoan zehar 12 egunetan egoten dira gutxi gora behera txokoetan.
-Helburua eskolan egindako jarduerei zentzua eman eta IKT-een bitartez irteera ematea da.
-Lan egiteko katea.
Antolakuntzaren garrantzia.
Dena web gunean ikusgai

Haurrak ikasterako orduan libreagoak dira, esperientzien bidez ikasten dutelako, beraiek praktikatu eta eginez. Beti egunerokotasunari lotuta dago egiten duten guztia  eta egindakoari erabilgarritasuna ematen diote baita.

Hirugarren saio teorikoan, Aduna herri eskolako IKT-ko arduraduna eta ingeleseko irakaslea Iñaki Pagola etorri ziren, IKT- ekin nolako lotura duten azaltzera etorri ziren.

-Eskola txikia da.
-Adinka nahasten dituzte.
-Ez dira testu liburuak erabiltzen.
-Heldutasun maila aurreratua dute.
- Google Apps eta beste aplikazioen erabilpena.
-Dohako softwarearen erabilpena.
...

Eskola honetan duten ideologia da, kalean edo gizartean dauden berrikuntzak eskolan ere egon behar dutela.

Saio praktikoekin jarraituz, konpetentzia digitala landu genuen. Konpetente izatea ez da soilik tresna teknologiko bat, programa bat ... erabiltzen jakitea, horien erabilpena besteei irakastean datza ere. Gainera, testuinguru ezberdinetan erabiltzen jakin behar ditugu.
Azkenik konpetente izateko horien erabilpenaren inguruko mugak finkatzen jakin behar da, eta baita muga horiek besteei erakustea.

LH-ko irakasleak formakuntza bat izan behar dute, klaseetan teknologia berriak txertatzeko, ariketa ezberdinak lantzeko etb.

Gainera, ikasleek teknologiarekiko mugak zeharkatzean zer egin behar duen eta zer neurri hartu behar dituen jakin behar du.

Bestalde, software eta hadware eta internetaren inguruan ezagutza jakin batzuk behar dituzte. Adibidez; Softwarea: ofimatika, lexiko programak eta hadwarea: ordenagailua pizten eta itzaltzen, arazo teknikoen aurrean zer egin jakiten, arbel digitala erabiltzen jakitea...

Konpententzia digitalaren gaia sakontzeko “¿Qué es la competencia digital? Las TICs en las escuelas” bideo ikusi genuen. Laburbiltzeko bertan esaten zena:

-Bertan , konpetentzia digitala lau adarretan banatzen zen:
1- Informazioa bilatzea
2- Informazio horren analisia ezagutzan bihurtzea.
3- Informazioa aditzera eman.
4-Demokratikoki eta etikoki zabaltzea.

-Irakasleak kontuan hartu behar dituen irizpideak:
Iturri ezberdinak erabiltzea, talde lana bultzatzea, metodologiak prozesu konstruktibistak bultzatzea, esperientzia propioen bidez ikasi behar da...

-Zein tresna erabili horretarako?
Wikiak, blogak, foroak, bideoak, arbel digitalak, webquestak, gela birtualak...

Hurrengo saioan Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen, bere esanetan, konpetentzia digitala, derrigorrezko hezkuntzaren barruan dago, baina konpetentzia digitala haratago doa. Ondorengo elementuetaz osatzen da.

-       Konpetentzia informazionala.
-       Konpetentzia informatikoa.
-       Herritartasun digitala.
-       Alfabetizazio anitzak.
-       Konpetentzia kognitibo generikoa.

Estrategia didaktikoak funtsezkoak izan behar dira. Metodo eraginkorrenak hautatuko ditu.

La competencia digital e informacional en la escuela testutik, informazioa gehigarria atera dezakegu. Bertan aipatzen denez, denbora aurrera doan heinenan, irakasle zein ikasleak kontziente dira gauzak berehala aldatzen ari direla, beraz, ezin zaio zabalkuntza eta sarbide aukera ematen dutenei bizkarra eman.
Bestalde, gure kulturak gauzak adierazi, sortu eta zabaldu egiten dira tresna ezberdinen bidez, aparatu teknologko ezberdinen bidez.
Horrela teknologia berriak hezkuntza pisu gehiago hartzen ari dira biana hauen erabilera ez denez egokia, jakintsuek hezkuntza sisteman alfabetizazio berriak txertatzea eskatzen dute.

-Alfabetizazio audiobisuala.
-Alfabetizazio teknologikoa.
-Alfabetizazio informala.
-Multialfabetizazioa.

Klase horretan bertan, Eskola 2.0 ren inguruan hitz egiten aritu ginen.
Horretarako Eskola 2.0 konpetentzien mapa aztertu genuen.

Irakasleek dominatu beharreko kontzeptuak:

-Lanbide arloko garapena eta kudeaketa.
-Didaktika eta pedagogia curriculuma.
-Herritartasun digitala.

Ikasleek dominatu beharreko kontzeptuak:

-Trebetasun teknologikoa.
-Bizi osorako ikaskuntza.
-Herritartasun digitala.

Jada nire burua IKT-ko irakasle konpetente moduan ez nuela ikusten jabetu nintzen, atal gehiagoren kontrola behar nuelako horretarako eta ez bakarrik tresnak erabiltzen jakitea.

Hurrengo saioan, La Web 2.0 en escena testua irakurri eta 1.0 eta 2.0aren arteko desberdintasunak ikusi genituen.

Bistaratze modua: 1.0an nabigatzailea / 2.0an RSS irakurgailua.
Editoreak: 1.0an Webmastersak/ 2.0an erabiltzaile guztiek parte hartzen zuten.
Arkitektura: 1.0an bezero zerbitzari bezala /2.0an Web zerbitzari bezala.
Protagonistak: 2.0an sartzen diren guztiak dira protagonistak.
Funtzionamendua: 1.0an idazketa/ 2.0an idazketa elkarbanatua.

Honen eboluzioak Web 3.0a dakar; informazioaren kontrola, web sistematikoa, 3Dko web-a , interoperatibitatea...

Jarraian, IKT-ekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioen inguruan hitz egin genuen. Jarduera bat diseinatu behar genuen. Horretarako Manuel Arenaren testuaren bigarren zatia irakurri genuen.

Eredu hezitzaile betetik hasi behar dela dio, jarduera bat sortzeko eta IKT-ekin lotutako hiru jarduera bereizten dira.

-Ariketa sinple eta puntualak, beste jardueren osagarriak.
-Denbora eta antolakuntza eskatzen dutenak.
-Testuinguru birtual batean lantzen direnak, errekurtso teknologikoen bidez komunikatuz.

Lehen pausuak, ikasgelan ordenagailuak arbelak bezala normaltzat jotzea da eta material berriaren beharra. Horrela ikasleak gizarte teknologikoak konpetente izatera prestatuz.

Praktika honekin jarraituz, lana egiteko kalkulu orriak aukeratu enuen. Horretarako kalkulu orrien azalpen orokor bat eman genuen zer diren azalduz, zein programak eskeintzen duten kalkulu orriak... Ondoren, Escel programan zentratu gine, bere nondik norakoak azalduz. Azkenik Escela erabiltzen ikasteko 4 ariketa diseinatu genituen, bakoitzean eragiketa batzuk nola egiten diren azalduz eta tutorial bezala youtubeko kanal batera igo genituen.

Bestalde kalkulu orrien gaia egunerokotasuneko gai batekin lotzeko beste ariketa bat egin genuen, errefuxatuen ingurukoa. Zenbat emakume eta gizon errefuxatu dauden, urteroko errefuxatu kopuru totala... Horiekin grafiko bat egin behar zen eta gainera LH-ko mailara egokitu genuen, ondoren ikaskideek ikusi eta praktika onaren dekalogoaren arabela ebaluatzeko aukera izan zuten.

Berriz, azken saio teorikoan, Datuen kontrola eta salmentaren inguruan jardun genuen. Panoptiko espetxeen azalpenarekin, internetko datuen kontrolarekin nolabaiteko lotura egin genuen.

Jarraian internetan zein zelatatzaile dauden (GPS, Google...) eta horiek nola zelatatzen gaituzten eta gure informazioa nola erabiltzen duten eta zertarako ikusi genuen. Horren ostean, “¿Por qué me vigilan si no soy nadie?” bideoa ikusi genuen, datuen kontrol arduratsua izan behar dugu eta ez eman edonoiz datuak.

Las redes y los datos bideoaren 30 minutu ikusi genituen eta ondoren Gephi plataformaren bidez sare soziala aztertzeko mapa sortu daitekeela ikusi  genuen. Saio honen bidez, benetan zenbateraino kontrolatzen gaituzten jabetu nintzen. Gainera irakasle izatean kontuan hartzekoa da eta hori ikasleak eta haurrak kontura daitezen.

            

miércoles, 11 de noviembre de 2015

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK




IKT-ekin lotutako zenbait tresnen lanketa zen praktikaldiaren aurretik egin behar genuen lana. Horretarako talde bakoitzak tresna bat hautatu zuen eta hau landu zuen. Aukeren artean, geolokalizazioa, bideokonferentziak, foroa, wikia, sare sozialak… zeuden.

Gure taldeak, hau da, Ainhoa Liceaga, Eneka Gorrotxategi, Mirari Jauregi , Olatz Kortabarria eta nik, kalkulu orriak (excela) aukeratu genuen. Horren inguruan informazio bildu, eta landu ondoren, gure ikaskideentzako jarduera bat diseinatzea pentsatu genuen.
Lanaren hasieran Excelaren inguruko informazio orokorra azaltzen dugu eta ondoren 5 ariketa planteatzen ditugu, hauekin excelaren erabilera ikasteko, máximo eta minimoak, taulak, grafikoak, bataz bestekoak…

Horretarako, “tutorial” moduko bideo batzuk egin ditugu eta youtubera igo ditugu, horrela ariketa bakoitza nola egiten den azalduta dago eta arazoren bat izanez gero bertan begiratu daiteke nola egin ariketak.

Hona emen aipatutako lana:




DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA



Gaur IKT-ko saio teorikoa, Aingerurekin izan dugu lehenengo aldiz.
 Lehenengo zenbait bideo ikusi ditugu eta ondoren gogoeta batzuk egin ditugu, gero taldean egin dugu gogoeta eta erantzunak komunean jarri ditugu, horrela gaiari buruz gehiago sakonduz.

-       Panoptikoak:

Ingles filosofo, epailea, eta  erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren sortzailea eta fundatzailea izan zen eta ongizatearen defendatzailea.
Presoei dagokionez, birgizarteratzeko metodo eraginkorrena errepresioa eta kontrol zorrotza zela uste zuen. Horrela, Panoptikoa izeneko espetxe “perfektu” bat sortu zuen.

Espetxe hau, zirkulu formakoa zen eta erdian, dorre bat zuen, inguruko gela edo ziega guztiak bertatik kontrolatu ahal izateko. Gainera ziega bakoitzean lehio bat zegoen, horrela argi gehiago sartu eta zaindariak,  presoak hobeto ikusi ahal izateko. Baina presoek ez zuten ikusten dorrean gertatzen ari zena beraz ez zekiten noiz zegoen zaindaria dorretik beraiei kontrolatzen.

Panoptiko hau internetarekin lotuta dago, gure datuen kontrolarekin hain zuzen. Guk interneten nabigatzen dugunean, internet bidez erosketa bat egitean, posta kontu bat sortzean…  datu pertsonalak ematen ditugu eta guzti hori interneten grabatuta geratzen dira. Momentu horretan gure datuak  sarean daude eta edonoren eskuetan daude, guk uste baino eskuragarriago. Gainera datu horiek erabili egiten dituzte guk ez jakin harren eta horrekin batera, gure datuetaz jabetzean, guganako kontrola dute, nahiz eta gu askotan ez konturatu.

-       Lehenengo gogoeta:

Klasean denon artean, interneten zelatatzaileak zeintzuk diren eta hauek nola sentiarazten gaituzten adostu genuen eta taula bat egin genuen horiek adierazteko.

Interneten zelatatzaileak daude, baina zeintzuk dira zelatatzaile horiek?
Eta gu nola sentitzen gara zelatatuak izanda?





Ondoren, honako bideo hau ikusi dugu:

-       ¿Por qué me vigilan si no soy nadie?


  
Guztiok dakigunez, gure mugikor eta kameren bidez zelatatuak izaten gara. Baina ez dugunez ezer txarrik edo harrarorik egiten, ez gara sentitzen bigilatuak, salbu sentitzen gara. Marta Peiranok, bideoan azaltzen den emakumeak, bideoan esaten duen bezala, gure pribatutasunaz arduratu behar gara eta honen garrantziaz ohartu.

Bideoan lehenik eta behin azpimarratzen du hiru akats aurrera eramaten ditugula:
Egunero sortzen dugun datu eta informazioa gutxieztea, datu horiei balorerik ez ematea eta azkenik NSA seguritate agentzia izatea pentsatzea. Agentzia honek tresna eta errekurtso ugari ditu, baina,hala eta guztiz ere, guri espiatzeko arazorik ez dute.

Beraz, oso garrantzitsua da sarean gure pribatutasunaz kezkatzea eta hau zaintzea.


-Bigarren gogoeta:

Lehenengo gogoetan, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta horiek nola zelatatzen gaituzten, baina guk zer egin dezakegu hori ez gertatzeko?


 
Ondoren bideo hau ikusi dugu:

-       Las redes y los datos: una perspectiva crítica:



Sare sozial bat erabiltzen hasten garenean, ez dugu pentsatzen, zer egingo duten gure informazioarekin, zertarako, hauen idelogia zein den… 
Sare sozial baten edo beste baten helburuak desberdinak dira. Adibidez:

-Facebook: Munduko pertsona gehien biltzen dituen sare soziala da. Hemen beraiek nahi duten informazio guztia daukate. Azken batean Facebook negoziatzen ari da gurekin, gure argazkiekin, gure lagunen zerrendarekin,  gure datuekin...
Informaziorako sarbidea ez da librea, izan ere, algoritmo sekretu bat dago eta gure interesen arabera aukeratzen ditu edukiak.

-Twitter, Wikipedia, Espora (software librea du), RSS, Ghostery…

-Open source plataforma: Gephi: Gephi, plataforma interaktibo bat da edozein tipoko sare edo sistema konplexuak irudikatzeko eta horren bidez aztertzeko aukera ematen du. Beraz sare sozialak aztertzeko baio dezake,
grafiko jerarkikoen bidez eta dinamikoen bidez adierazten du dena.

-Azken gogoeta:

Guzti hau jakin eta gero, zer pentsa eman dit, konturatu naizelako benetan kontrolatuak gaudela, gure informazioa, datuak… saltzen eta alde batetik bestera mugitzen dituztela dituztela eta horien bitartez kontrolatzen gaituztela. Gainera tresna asko dira erabiltzen ditugunak eta kontrolatuak gaudenak hauengandik, esaterako, GPS-ak, mugikorrak, ordenagailuak, txartelak, kamerak…

Guzti honetatik ondorioztatu dezakedana da, behintzat orain sare sozial batean edo bestelako leku batean izena eman aurretik, ondorioetan pentsatuko dudala eta gauza guzti hauek kontuan izango ditudala. (Nire datuak eman ordez, datu faltxuak eman edo beste zerbait pentsatu beharko dut).


Bukatzeko, irakasle nahizenean, nire ikasleei zelatatzaile hauen berri emango diot nire ikasleei, garrantzitsua iruditzen zait, gazteenak ere honen berri izatea eta garrantzitsuena, ahal den neurrian, nola jokatu hauen aurrean zelatatuak ez izateko edo behintzat informazioa eta pribatutasuna nola gorde dezaketen. Beraz, guztia laburbiltzeko, oso baliagarria iruditu zait klasean ikusi ditugun bideoak eta egin ditugun hausnarketak.