miércoles, 11 de noviembre de 2015

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA



Gaur IKT-ko saio teorikoa, Aingerurekin izan dugu lehenengo aldiz.
 Lehenengo zenbait bideo ikusi ditugu eta ondoren gogoeta batzuk egin ditugu, gero taldean egin dugu gogoeta eta erantzunak komunean jarri ditugu, horrela gaiari buruz gehiago sakonduz.

-       Panoptikoak:

Ingles filosofo, epailea, eta  erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren sortzailea eta fundatzailea izan zen eta ongizatearen defendatzailea.
Presoei dagokionez, birgizarteratzeko metodo eraginkorrena errepresioa eta kontrol zorrotza zela uste zuen. Horrela, Panoptikoa izeneko espetxe “perfektu” bat sortu zuen.

Espetxe hau, zirkulu formakoa zen eta erdian, dorre bat zuen, inguruko gela edo ziega guztiak bertatik kontrolatu ahal izateko. Gainera ziega bakoitzean lehio bat zegoen, horrela argi gehiago sartu eta zaindariak,  presoak hobeto ikusi ahal izateko. Baina presoek ez zuten ikusten dorrean gertatzen ari zena beraz ez zekiten noiz zegoen zaindaria dorretik beraiei kontrolatzen.

Panoptiko hau internetarekin lotuta dago, gure datuen kontrolarekin hain zuzen. Guk interneten nabigatzen dugunean, internet bidez erosketa bat egitean, posta kontu bat sortzean…  datu pertsonalak ematen ditugu eta guzti hori interneten grabatuta geratzen dira. Momentu horretan gure datuak  sarean daude eta edonoren eskuetan daude, guk uste baino eskuragarriago. Gainera datu horiek erabili egiten dituzte guk ez jakin harren eta horrekin batera, gure datuetaz jabetzean, guganako kontrola dute, nahiz eta gu askotan ez konturatu.

-       Lehenengo gogoeta:

Klasean denon artean, interneten zelatatzaileak zeintzuk diren eta hauek nola sentiarazten gaituzten adostu genuen eta taula bat egin genuen horiek adierazteko.

Interneten zelatatzaileak daude, baina zeintzuk dira zelatatzaile horiek?
Eta gu nola sentitzen gara zelatatuak izanda?





Ondoren, honako bideo hau ikusi dugu:

-       ¿Por qué me vigilan si no soy nadie?


  
Guztiok dakigunez, gure mugikor eta kameren bidez zelatatuak izaten gara. Baina ez dugunez ezer txarrik edo harrarorik egiten, ez gara sentitzen bigilatuak, salbu sentitzen gara. Marta Peiranok, bideoan azaltzen den emakumeak, bideoan esaten duen bezala, gure pribatutasunaz arduratu behar gara eta honen garrantziaz ohartu.

Bideoan lehenik eta behin azpimarratzen du hiru akats aurrera eramaten ditugula:
Egunero sortzen dugun datu eta informazioa gutxieztea, datu horiei balorerik ez ematea eta azkenik NSA seguritate agentzia izatea pentsatzea. Agentzia honek tresna eta errekurtso ugari ditu, baina,hala eta guztiz ere, guri espiatzeko arazorik ez dute.

Beraz, oso garrantzitsua da sarean gure pribatutasunaz kezkatzea eta hau zaintzea.


-Bigarren gogoeta:

Lehenengo gogoetan, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta horiek nola zelatatzen gaituzten, baina guk zer egin dezakegu hori ez gertatzeko?


 
Ondoren bideo hau ikusi dugu:

-       Las redes y los datos: una perspectiva crítica:



Sare sozial bat erabiltzen hasten garenean, ez dugu pentsatzen, zer egingo duten gure informazioarekin, zertarako, hauen idelogia zein den… 
Sare sozial baten edo beste baten helburuak desberdinak dira. Adibidez:

-Facebook: Munduko pertsona gehien biltzen dituen sare soziala da. Hemen beraiek nahi duten informazio guztia daukate. Azken batean Facebook negoziatzen ari da gurekin, gure argazkiekin, gure lagunen zerrendarekin,  gure datuekin...
Informaziorako sarbidea ez da librea, izan ere, algoritmo sekretu bat dago eta gure interesen arabera aukeratzen ditu edukiak.

-Twitter, Wikipedia, Espora (software librea du), RSS, Ghostery…

-Open source plataforma: Gephi: Gephi, plataforma interaktibo bat da edozein tipoko sare edo sistema konplexuak irudikatzeko eta horren bidez aztertzeko aukera ematen du. Beraz sare sozialak aztertzeko baio dezake,
grafiko jerarkikoen bidez eta dinamikoen bidez adierazten du dena.

-Azken gogoeta:

Guzti hau jakin eta gero, zer pentsa eman dit, konturatu naizelako benetan kontrolatuak gaudela, gure informazioa, datuak… saltzen eta alde batetik bestera mugitzen dituztela dituztela eta horien bitartez kontrolatzen gaituztela. Gainera tresna asko dira erabiltzen ditugunak eta kontrolatuak gaudenak hauengandik, esaterako, GPS-ak, mugikorrak, ordenagailuak, txartelak, kamerak…

Guzti honetatik ondorioztatu dezakedana da, behintzat orain sare sozial batean edo bestelako leku batean izena eman aurretik, ondorioetan pentsatuko dudala eta gauza guzti hauek kontuan izango ditudala. (Nire datuak eman ordez, datu faltxuak eman edo beste zerbait pentsatu beharko dut).


Bukatzeko, irakasle nahizenean, nire ikasleei zelatatzaile hauen berri emango diot nire ikasleei, garrantzitsua iruditzen zait, gazteenak ere honen berri izatea eta garrantzitsuena, ahal den neurrian, nola jokatu hauen aurrean zelatatuak ez izateko edo behintzat informazioa eta pribatutasuna nola gorde dezaketen. Beraz, guztia laburbiltzeko, oso baliagarria iruditu zait klasean ikusi ditugun bideoak eta egin ditugun hausnarketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario