miércoles, 11 de noviembre de 2015

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK




IKT-ekin lotutako zenbait tresnen lanketa zen praktikaldiaren aurretik egin behar genuen lana. Horretarako talde bakoitzak tresna bat hautatu zuen eta hau landu zuen. Aukeren artean, geolokalizazioa, bideokonferentziak, foroa, wikia, sare sozialak… zeuden.

Gure taldeak, hau da, Ainhoa Liceaga, Eneka Gorrotxategi, Mirari Jauregi , Olatz Kortabarria eta nik, kalkulu orriak (excela) aukeratu genuen. Horren inguruan informazio bildu, eta landu ondoren, gure ikaskideentzako jarduera bat diseinatzea pentsatu genuen.
Lanaren hasieran Excelaren inguruko informazio orokorra azaltzen dugu eta ondoren 5 ariketa planteatzen ditugu, hauekin excelaren erabilera ikasteko, máximo eta minimoak, taulak, grafikoak, bataz bestekoak…

Horretarako, “tutorial” moduko bideo batzuk egin ditugu eta youtubera igo ditugu, horrela ariketa bakoitza nola egiten den azalduta dago eta arazoren bat izanez gero bertan begiratu daiteke nola egin ariketak.

Hona emen aipatutako lana:




DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA



Gaur IKT-ko saio teorikoa, Aingerurekin izan dugu lehenengo aldiz.
 Lehenengo zenbait bideo ikusi ditugu eta ondoren gogoeta batzuk egin ditugu, gero taldean egin dugu gogoeta eta erantzunak komunean jarri ditugu, horrela gaiari buruz gehiago sakonduz.

-       Panoptikoak:

Ingles filosofo, epailea, eta  erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren sortzailea eta fundatzailea izan zen eta ongizatearen defendatzailea.
Presoei dagokionez, birgizarteratzeko metodo eraginkorrena errepresioa eta kontrol zorrotza zela uste zuen. Horrela, Panoptikoa izeneko espetxe “perfektu” bat sortu zuen.

Espetxe hau, zirkulu formakoa zen eta erdian, dorre bat zuen, inguruko gela edo ziega guztiak bertatik kontrolatu ahal izateko. Gainera ziega bakoitzean lehio bat zegoen, horrela argi gehiago sartu eta zaindariak,  presoak hobeto ikusi ahal izateko. Baina presoek ez zuten ikusten dorrean gertatzen ari zena beraz ez zekiten noiz zegoen zaindaria dorretik beraiei kontrolatzen.

Panoptiko hau internetarekin lotuta dago, gure datuen kontrolarekin hain zuzen. Guk interneten nabigatzen dugunean, internet bidez erosketa bat egitean, posta kontu bat sortzean…  datu pertsonalak ematen ditugu eta guzti hori interneten grabatuta geratzen dira. Momentu horretan gure datuak  sarean daude eta edonoren eskuetan daude, guk uste baino eskuragarriago. Gainera datu horiek erabili egiten dituzte guk ez jakin harren eta horrekin batera, gure datuetaz jabetzean, guganako kontrola dute, nahiz eta gu askotan ez konturatu.

-       Lehenengo gogoeta:

Klasean denon artean, interneten zelatatzaileak zeintzuk diren eta hauek nola sentiarazten gaituzten adostu genuen eta taula bat egin genuen horiek adierazteko.

Interneten zelatatzaileak daude, baina zeintzuk dira zelatatzaile horiek?
Eta gu nola sentitzen gara zelatatuak izanda?





Ondoren, honako bideo hau ikusi dugu:

-       ¿Por qué me vigilan si no soy nadie?


  
Guztiok dakigunez, gure mugikor eta kameren bidez zelatatuak izaten gara. Baina ez dugunez ezer txarrik edo harrarorik egiten, ez gara sentitzen bigilatuak, salbu sentitzen gara. Marta Peiranok, bideoan azaltzen den emakumeak, bideoan esaten duen bezala, gure pribatutasunaz arduratu behar gara eta honen garrantziaz ohartu.

Bideoan lehenik eta behin azpimarratzen du hiru akats aurrera eramaten ditugula:
Egunero sortzen dugun datu eta informazioa gutxieztea, datu horiei balorerik ez ematea eta azkenik NSA seguritate agentzia izatea pentsatzea. Agentzia honek tresna eta errekurtso ugari ditu, baina,hala eta guztiz ere, guri espiatzeko arazorik ez dute.

Beraz, oso garrantzitsua da sarean gure pribatutasunaz kezkatzea eta hau zaintzea.


-Bigarren gogoeta:

Lehenengo gogoetan, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta horiek nola zelatatzen gaituzten, baina guk zer egin dezakegu hori ez gertatzeko?


 
Ondoren bideo hau ikusi dugu:

-       Las redes y los datos: una perspectiva crítica:



Sare sozial bat erabiltzen hasten garenean, ez dugu pentsatzen, zer egingo duten gure informazioarekin, zertarako, hauen idelogia zein den… 
Sare sozial baten edo beste baten helburuak desberdinak dira. Adibidez:

-Facebook: Munduko pertsona gehien biltzen dituen sare soziala da. Hemen beraiek nahi duten informazio guztia daukate. Azken batean Facebook negoziatzen ari da gurekin, gure argazkiekin, gure lagunen zerrendarekin,  gure datuekin...
Informaziorako sarbidea ez da librea, izan ere, algoritmo sekretu bat dago eta gure interesen arabera aukeratzen ditu edukiak.

-Twitter, Wikipedia, Espora (software librea du), RSS, Ghostery…

-Open source plataforma: Gephi: Gephi, plataforma interaktibo bat da edozein tipoko sare edo sistema konplexuak irudikatzeko eta horren bidez aztertzeko aukera ematen du. Beraz sare sozialak aztertzeko baio dezake,
grafiko jerarkikoen bidez eta dinamikoen bidez adierazten du dena.

-Azken gogoeta:

Guzti hau jakin eta gero, zer pentsa eman dit, konturatu naizelako benetan kontrolatuak gaudela, gure informazioa, datuak… saltzen eta alde batetik bestera mugitzen dituztela dituztela eta horien bitartez kontrolatzen gaituztela. Gainera tresna asko dira erabiltzen ditugunak eta kontrolatuak gaudenak hauengandik, esaterako, GPS-ak, mugikorrak, ordenagailuak, txartelak, kamerak…

Guzti honetatik ondorioztatu dezakedana da, behintzat orain sare sozial batean edo bestelako leku batean izena eman aurretik, ondorioetan pentsatuko dudala eta gauza guzti hauek kontuan izango ditudala. (Nire datuak eman ordez, datu faltxuak eman edo beste zerbait pentsatu beharko dut).


Bukatzeko, irakasle nahizenean, nire ikasleei zelatatzaile hauen berri emango diot nire ikasleei, garrantzitsua iruditzen zait, gazteenak ere honen berri izatea eta garrantzitsuena, ahal den neurrian, nola jokatu hauen aurrean zelatatuak ez izateko edo behintzat informazioa eta pribatutasuna nola gorde dezaketen. Beraz, guztia laburbiltzeko, oso baliagarria iruditu zait klasean ikusi ditugun bideoak eta egin ditugun hausnarketak.

miércoles, 30 de septiembre de 2015

IKTekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioak



Irakaskuntzaren “praktika onak” ordenagailuekin, hezkuntza erreferentzia printzipioak behar dituzte.

Gauza bat da teknologiak gelan erabilgarri izatea, hau ezinbesteko eta beharrezko baldintza bat da, baina, ez nahikoa, eta  beste gauza bat da, teknologien bitartez, kalitatezko irakaskuntza eta ikaskuntza pedagokikoa garatzea. Honekin, esan nahi duena da, ez dela nahiko didaktikoki ikasleek eta irakasleek ordenagailuak eta bestelako tresna digitalak erabiltzea, baizik eta, praktikak ere printzipio batzuei eta kalitate pedagoko bati erantzun beharko diotela.

60ko hamarkadaren lehenengo urteetatik hasi ziren  hezkuntza informatikoaren lehenengo esperientziak eta gaur egunerarte jakintza hori garatzen eta hartzen joan gara. Gehiagotan hartu ditugu, egindako akatsetatik eta ezjakintasunetatik ondo egindako gauzetatik baino, azken hauek, gelan teknologiaren erabileraren inguruko planifikaziorako, garapenerako eta proiektuak, ariketak eta jarduerak ebaluatzerako orduan kontuan izan beharreko irizpide eta printzipioak adierazten ditu.
 Hona hemen, irakasleek  teknologiekin planifikatzerako eta esperientzia hezitzaileak garatzen dituenerako kontuan izan behar dituen printzipio batzuk:

-       Lehenengo eta behin, argi izan behar dugu eta kontziente izan behar gara, ordenagailuak bere baitan, ez dutela irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzen. Sinismen okerra da pentsatzea, ordenagailuak sartzearekin bakarrik ikasleek gehiago ikasiko dutela edo hezkuntza prozesuak kalitate hobeagoa izango duela. Teknologia gelan sartzeak beharrezkoa izango du berrikuntza pedagogiko bat, horrela ikasleen errendimendua eta motibazioa hobetzeko.

-       TIC en efektu pedagokikoak ez daude teknologiaren edo erabilitako softwarearen menpe, baizik, gelaren inguru soziala eta antolatzailearen menpe eta baita ere, irakaslearen eta ikaslearen artean ezartzen den  komunikazio egoeraren menpe. Hau da, hezkuntza kalitatea ez dago zuzenean erabilitako teknologiarekin lotuta (audiobisuala, informatikoa edo papelean izanda ere) baizik, erabilitako irakaskuntza metodoaren araberakoa izango da eta honetan nola integratzen dugun teknologiaren erabilera ikasleek egin beharreko jardueretan.

-       Bigarrenik, esan beharra dugu, TICak irakaskuntza natural soziokonstruktibistaren garapenerako eta antolaketarako erabili beharko liratekeela. Konstruktibismo soziala, momentu honetan, hezkuntza ikerkuntzaren arloetan dagoen teoria psikologiko sendoena eta zabalduena da, Piaget, Vigotsky, Brunner eta beste hainbat teorialari anglosajoiek bermatutakoa, baita Espainolak ere. Eskolako hezkuntza, edukien prozesu eraikitzaile bat  izan behar da, non ikasleak jarduerak egitean dituen egoera problematioei modu kolaboratzaile baten aurre eginez, hauek izan litezke soziokonstuktibismoaren oinarriak. Ikaskuntza berriz, ikasleak momentu konkretu batean, bere esperientzia kontuan izanik, esanahien berreraikitze prozesu horri deituko genioke. Horregatik, teknologiak, posizio hauetatik, ez da izan behar irakaskuntza prozesuaren ardatza, baizik, eraki beharreko eta egin beharreko jardueraren elementu mediatzailea. Teknologiaren ekintzen garapenean, protagonista gizakia bera izan behar da, beste sujetu batzuen kolaborazioarekin.

Ideia hauek,  ordenagailuen bidezko irakaskuntza – ikaskuntza egoeren antolaketarako eta proiektu eta esperientzia berritzaile eta sendo askoren inspiratzailea izaten ari dira. Metodolia didaktiko batzuk proposatu dira, TICetan oinarrituta edo hauek euskarri moduan izanda, bere desberdintasunekin, planteatutako problema horiek egiteko behar duten aukeraketa, analisi eta informazioaren berreragiketa hori tresna informatikoen bidez taldeka egitea planteatzen da.
Interneten erabileran oinarritutako metologia batzuk, problemen ikaskuntza da (PBL), webquestak, proiektuen bidezko ikaskuntza (app), ikaskuntza zirkuluak edo CSCL( Aprendizaje Colaborativo a través del Ordenador) dira, ordenagailuen ikaskuntza printzipioen aplikazioaren barnean.

-       Hirugarrenik, teknologia informatikoa, papelekoaren edo audiobisualaren desberdintasunean, manipulatzeko, gordetzeko, antolatzeko eta berreskuratzeko aukera ematen du, guzti hori modu erraz eta arin batean.
Bideoen edo liburuen informaziora sartzeko jartzen dituzten zailtasunen aurrean, interneta eta diska digitalak datu pila gordetzen dituen errekurtsoak dira.  Horrela ikaslearen gaitasunak eta inforamzioaren erabilera inteligentea ahalbidetuko da.
Gaitasun hauen garapena, jakintza bat erakitzen duenean edo praktikan jartzen duenean bakarrik emango da eta arazo horri irtenbidea aurkitzeko erabaki egokiak dagokionarengan. Horretarako internetaren erabilera egingo du, horrela, informazioa aztertu, eta diskriminatzen ikasiko du eta lan pertsonala eraikiz informazio posible guztia sortuko du, horri, formato testuala, gragikoak edo multimedia sartu beharko dio eta azkenik bere web orriaren bitartez, aurkezpen multimedia, edo poster baten bitartez zabaldu beharko du. Informazioaren erabilera inteligentea egiteko garatu beharreko atalak dira horiek.  Prozesu hau ez dago konpetentzien garapenaren irakaskuntzaren metodotik aparte eta Lehen Hezkuntzako eta Bigareen Hezkuntzako kurrikulumetan gehitua izan da, orain ez dela asko.

-       Azkenik, aipatu beharra dago, teknologia digitalak sujetuen arteko komunikaziorako errekurtso boteretsuak direla ( ikaslearentzako irakaslearentzako bezala) bai geografikoki hurrun daudelako edo baita denboran ez dutelako koinziditzen. Zentzu horretan TICak kolaboratiboki beste ikasle talde batzuekin lan egitea ahalbidetzen dute, hurrun daudenak beste leku batean edo denbora eta espazio desberdinetan daudelako.
Posta elektronikoa, foroa, txatak edo bideokonferentziak dira errekurtsoetako batzuk jardueren garapena posible egiten dutenak.
 Irakasleen arteko, materialaren, unitate didaktikoaren edo esperientzia pedagogikoen         trukaketak , web edo espazio birtualen bidez  erraztu daiteke. TICak aurreko beste teknologiekin alderatuta, bai papelekoarekin eta bai audiobisualarekin, esan daiteke, informazioaren zabaltzearen soportea izateaz gainera, interakzio edo elkarrekintza komunikatiboa gehitzen duten errekurtsoak dira.


Dekalogo baten antzera, “praktika onak” planifikatzeko, irakasleak teknologiekin.

Aurreko lau printzipio horietatik, orientazio edo gomendio praktikoen multzoa dugu hemen, gelan teknologien erabilera praktikoan oinarritutako gidaren irizpide moduan erabili ahal izateko.

-       Nabarmenena edo garrantzitsuena beti hezkuntza izan behar da eta ez teknologia. Horregatik irakasle batek TIC en erabilera planifikatzen duenean, beti izan beharko du kontutan zer ikasiko duten ikasleak eta teknologiak norarteko laguntza diren ikasleen ikaskuntza prozesua eta kalitatea hobetzeko.

-       Irakasle bat TICen kontziente izan behar du eta ez dutela erabateko efektibitatea hezkuntzarekiko argi izan beharko du. Eta beraien kasa, ez dute  hezkuntza berrikuntzarik ekartzen. Ordenagailuen erabilera hutsak ez du esan nahi irakasle hobeagoa edo txarragoa denik eta ezta ikasleen motibazioa hobetuko duenik, eta beraien errendimendua eta interesa hobetuko duenik ere.

-       Metodo edo estrategia didaktikoa da planifikatutako jarduerekin batera era bateko edo besteko ikaskuntza bultzatzen dutenak. Metodo erakusgarri batekin TICen erabilera bultzatuko da eta hauen erabilera ere. Irakaskuntza metodo konstruktibista batekin, TICak,  aurkikuntza bidezko hezkuntza prozesua errazten dute .

-       TICak arlo desberdinetarako ( matematika, lengua, historia…) errefortzu bezala erabili behar dira eta baita teknologia digitalari lotutako konpetentzia zehatz batzuk lortzeko eta garatzeko ere.

-       TICak  bilaketarako, kontsultarako eta informazioa sortzeko erabiliak izan daitezke eta baita beste pertsona batzuekin erlazionatzeko eta komunikatzeko. Hau da, bultzatu behar duguna da, ikasleak TIC jarduerak garatzea bai inteligentzia naturalean eta bai interakzio sozioalean ere.

-       TICak lan indibidualerako erabiliak izan daitezke eta baita prozesu kolaboratzailearen garapenerako prozesuetan ere , presentzialki nahiz birtualki.

-       Jarduera bat, unidade didaktiko bat, proiektu bate do hariketa bat  planifikatzen denean TICekin, argi azaldu behar da zein den helburua eta ikaskuntza eduki kurrikularra eta baita konpetentzia edo  zein gaitasun teknologiko/infomazional bultzatzen den ikaslearengan.

-       Ikaslean, informatika gelara eramatean, inpobisazioa sahiestu behar da. Oso garrantzitsua da denbora, ariketak edo jarduerak, ikasleen taldekatzeak eta lanaren prozesua ondo planifikatuak izatea .

TICen erabilera ez da kontsideratu behar, betiko irakaskuntzatik at dagoen prozesu bat bezala. Hau da, ordenagailuen erabileraren jarduerak integraturik egon behar dira erakusten ari garen eduki kurrikularretan.


Testu honen jarraipena nire taldekide Ainhoak  egin du, hemen ikusi dezakezue: Ainhoa
Olatz, Eneka eta Mirarik, gainontzeko taldekideak, beste testu batzuk irakurri eta azaldu dituzte.


jueves, 24 de septiembre de 2015

Web 1.0 eta 2.0 ezaugarriak



LA WEB 2.0 EN ESCENA.
WEB 2.0 COMES ON THE SCENE.

1.Sarrera eta 2. historia laburra.
Ezaugarriak:


web 2.0oaren ezaugarriak. Informazioa eta edukiak  konpartitzeko tresna bezala diseinatuta dago eta erabiltzaileari aukera ematen dio sortzeko. Ikaskuntza kooperatiboa lantzeko, tresna hauek baliagarria da.  web 1.0aren helburua ordea,   informatzea zen. Entziklopedia britanikoan, akatsak bilatu dira eta zalantzan jartzen da eduki hori aproposa den edo ez., guztia den baliozkoa edo ez.


Erabiltzailea interneten, gai da, alde batetik, informaziora sartzeko, aukeratzeko eta hau bere gustuen arabera sailkatzeko eta beste alde batetik, edukiak sortu eta publikatzeko . Aplikazio hauek erabiltzaileei lagundu diezaiokete nahi duten informazioa bilatzen.

 Zerbitzuen erabiltzea, nola eskeini zerbitzuak? googlek zerbitzuak eskaintzen ditu eta hau da eredu konsumista handienetako bat. Eskoletan gero eta gehiago ari da bultzatzen, software librea erabiltzeko.
Blogen erabilpenarekin,jartzen dugun  informazioa zuzendu eta aukeratu dezakegu.

 Laburbilduz, Web 2.0aren historia laburra,  elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitario baten lanaren islada da.

 3. Webaren ezaugarriak:

3.1. Modo de visualización
1.0 web-ean, gakoa nabegatzailea da. Eta web 2.on ordea, RSS lektorea da.
RSSaren abantaila da, informazioa gure ordez biltzen duela eta aukeratzen duela, eta nabegatzailean, erabiltzailearen beharra dago bilatzeko, aukeratzeko, eta informaziora sartzeko.
Sindicación de contenidos deitzen da informaziora sartzeko modu hau. Blogen erabilera masiboarekin sortu zen.

3.2 Editores

Baina informazioa sartzeaz gain, erabiltzaileak blogak idazten ditu, argazkiak hartu, bideoak grabatu eta komentarioak idazten ditu.
Web 1.0 berriz, editatzaileak dira (webmasters) eta 2.0 parte hartzaile denak dira erabiltzaileak . Erabiltzaileen parte hartze aktiboa serbitzu askoren esistentzia dira, horien artean, software soziala. Komunikazio eta beharren arabera oinarritzen diren tresnak dira eta askotan interes berdineko komunitateak osatzen dituzte. (Farmer eta Barlett-bragg (2005)).

3.3 Arquitectura:
(cliente servidor) arkitektura esaten zaiona, erabiltzaileak beste programa batzuei  eskaera egitean oinarritzen da (serbidorea), honek erantzuna ematen dio. Baina web zerbitzuak, dira erabiltzaireak erabili ahal dezaten aplikazioak dira, non web non, nabigatzaile batetik, web serbidore batera konektatu ahal diren internetera.
Web aplikazioak ezagunak dira, berriztatzeko erreztazunari eta web aplikazioak mantendu daitezkeelako software bat intalatu beharrik gabe.
Badaude aplikazioak, webmail, wikis, wblogs, lineako dendak, etiketatzea eta baita ofimatikoak ere, honen errepresentante ezagunenak, thinkfree eta online y goffice dira, hauek, dohako bertsioak dira.
Garaiko zeinua da, zerbitzu asko aplikazio itxiak izateari utzi eta posible dira ordenagailu pertsonaletan egotea.

3.4 Protagonistas.
Web 2.0 an, protagonistak erabiltzaile guztiak dira, edukiak elkarbanatzen dituzte eta edukiak sortzen dituzte. Berriz, 1.0 an bakarrik jakintza informatiko altua dutenek bakarrik erabiltzen zuten. Eta edozein erabiltzaile protagonista denean, konfiantza ematen dio eta inguratzen duenaren ganako konfiantza eta influentzia du. Bera ari baita informazioaren garaia edo era, kontrolatzen.

3.5 Egoera
Web 1.0an egoera estatikoa zen, eta 2.0 berriz dinamikoa eta jarraia izan behar du .Web orrietako  html-aren trantzizioari buruz gabiltza. Edozein erabiltzailerentzako eskura jartzen da edozein tresna, testu, argazki, bideo, audio... modu askotan konektaturik. 

3.6. Mínima unidad de contenido. 3.7. Modo
Guk zerbait konpartitzen dugunean intentzio bat jartzen diogu horri, guk online botaketa bat egiten dugunean adibidez, intentzio batekin egiten dugu. Nolabait, modu kontzientean egiten dugu.
 Bigarren modu bat, modu indirektoan eta zeharka egiten duguna, interneten edozein bilaketa egiten badugu, badaukagu aukera edozein sarreretan Like bat emateko aukera dugu, eta horrekin estadistika bat sortzen ari gara. 
Hirugarren modua, intentzio horrekin baina konpartitzeko helburuarekin daudenak, bere helburu finala konpartitzea da, honen adibide dira sare sozialak. 

4.Web-aren erabilera teknikoa
Blogaren manejua egiteko adibidez, horren atzetik, hizkuntza informatikoan definitzen eta egiten duten pertsonak daude. Oinarrizko informazio hori aldatu egiten da, erabiltzaileengana hurbiltzeko. Edozein tresna erabiltzen duguna, mailakatua dago, desestruktura mailak. Web 2.0ak gauza batzuk eskeintzen digu baina beti egongo da horren atzean, pertosna bat hori egingo duena edo diseinatuko duena. 

Elementu tekniko esanguratzuenak, SLATES akronimoaren barnean aurkitu genezake, (Search, Link,Authoring, Tags, Extensions, Signals). Web 2.0aren oinarriak dira. 

5.Web.3.0 ra bidean? 
Autore batzuk, Catone, Harris, Watson...ek pentsatzen dute 2010 eta 2020 bitartean garatuko dela esaten dute. Web.3.0ak berriz, espertuen buelta web-era.  «el retorno de los expertos a la web» (Keen, 2007). 
Arazoa da makinak, makinak direla, eta gizakiaren nahietara askotan ez dela egokitzen eta web 3.0an, nahi dena da, ordenagailuak jakitea guk zer nahi dugun. 3.0ak erabateko ordena ekarriko du eta erabiltzaileei lagunduko die, bilatzen ari direna zehazki bilatzeko. Zentzu semantiko hori bilatzen du.  

6. konklusioa: 
Amazon enpresari kritika.
Web 2.0a jendeak ez daki zer den, eta blogei eta wikiekin lotzen da. Blogetan eta wikian elkarrekin komunikatu egiten gara. Beraz tresna hobetu egiten da baina interneta aurretiaz badago, beraz, hobekuntza bat da.
Batzuek "segunda burbuja" bat sortzen ari dela diote,enpresa ugari sortzen ari direlako eta hauen elburua ekonomikoa besterik ez da, eta ez da pentsatzen izan dezakeen ondorioetan. Moda bat bezala funtzionatzen du, zertarako, pentsatu gabe. Gizartean duen eraginaz ez dugu pentsatzen.
Esaten da, igotzen den informazio guztia baliozkoa dela, baina gero iruzkin politikoak, akatsak eta horrelako gauzak igotzen dira, baliozkoak ez diren gauzak. 
Guztiok izan behar dugu eskubidea gauzak sortzeko, baina kontzientzia izan behar dugu igotzen eta publikatzen dugunaz.
Hezitzaileek, guztia hau menperatu behar dute, eta web 2.0aren atzean dagoen ardura guzti hori, hartu behar dutela.